Ipuia

Iturriaga, Agustin Paskual

Luis Mari Mujikak aurrerakoi iritzi zion Iturriagaren irakaskuntza-metodoari. Paulo Iztuetak, aitzitik, erdalduntzeko asmoa ikusten du Iturriagaren liburuen atzetik.

Alegiei buruz, Manterolak esan zuen Iturriagaren testuek originalak ziruditela, jatorrizko testuak asko aldatu zituelako. Mitxelenak eta Onaindiak ere goraipatzen dute hernaniarraren lana, baina Etxaidek kritikatu zizkion gehiegizko joritasuna eta esaera batzuen erdal kutsua.

Beldarrainek ondorioztatu duenez, Iturriagaren alegietatik hiruk ez dute iturri garbirik, hibridoak dira, bestela esanda.