Arkitektura

Insausti Jauregia

Estilo barrokoaren eragina XVII. eta XVIII. mendeetan zehar zabaltzen zen euskal lurraldeetan eta beste herrialde batzuetan bezala, korronte artistiko hau motel eta modu heterogeneoan egokitu zen. Lehendabizi, korronte herrerianoa, hau da, El Eskorialeko soiltasunaren ereduari jarraitzen diona, gehiegikeriarik gabea eta dekoratibismo eskasekoa, aurkitzen dugu. Bigarren fasean berriz, korronte klasizista osagai barroko berezirik ez daukana sortu zen, baina estilo neoklasikoak laster ordezkatu zuen interpretazio berri hau.

Gipuzkoan, azken fase honetan, barroko klasizista izenekoa, asko dira eraikitako jauregiak, batez ere barnealdean. Insausti jauregia da estilo honetako jauregirik bereziena eta aldi berean adierazgarrienetako bat. Azkoitia udalerriko eraikuntza da.