Kontzeptua

Industrializazioa (1985ko bertsioa)

Lurralde Historiko Arabarra. Gutxi dibertsifikatutako panoramara ihes egiten duen probintzia bakarra Nafarroa da, baina ez nabarmen. Probintzia horretan, industria sustatzeko politikaren ondorioz, enpresa asko ezarri ziren, eta kopurua handitu egin zen 1964tik aurrera, "Industria Sustatzeko Plana" egin zuenean foru-araubidearen arabera. Plan horren bidez, zerga-onurak, kreditu-erraztasun eta administrazio-erraztasun handiak eta, are, prezio txikiko lurrak laga zizkien Foru Aldundiak finkatutako industrialdeetan jartzen ziren enpresei. Plan horrek bi helburu zituen: herri batzuetako landa-exodo kezkagarria geldiaraztea eta eskualde guztietan industriak ezartzea poligonoen bidez, probintziaren desorekari aurre egiteko. Bilbo Handiaren eta Gipuzkoaren pilaketak, atzerriko kapitala sartzeak eta Nafarroako ekimenak eta aurrezkiak berak bultzatu zuten Gipuzkoako, Bizkaiko, Kataluniako, Madrilgo eta atzerriko enpresak probintziako hainbat gunetara eramatea, batez ere produktu kimikoak eta autoen osagarriak egiten espezializatutakoetara, "Norton", "Morris" eta abarretara. Araban, garai hartan enpresa berriak hiriburuaren inguruan finkatu ziren. Industria-kontzentrazioko zona bat sortu zen, eta, horren ondorioz, Gasteizera immigrazio handia izan zen landa-guneetatik. Hiri horrek ia monopolizatu egingo ditu probintziako industria-jarduerak, batez ere metalurgia-sektoreko jarduerak.