Kontzeptua

Industrializazioa

 

Industrializazioa prozesu luzea da, eta prozesu horretan industriak garapen handia izan du eta nekazaritza ordezten du; bai ekonomiaren eta gizartearen jarduera dinamizatzailean, bai biztanleriaren okupazio nagusian.

Industrializazioak aurrera egin ahala, produktibitate orokorrak gora egiten du, lanaren banaketa garatzen da, hazkunde demografikoa bizkortzen da eta nekazaritzaren mundua bigarren mailara igarotzen da, hirigintzaren eta industriaren bizimoduaren mesedetan.

Aldi berean, industrializazioaren eragina eremu ekonomikotik harago hedatzen da: hiriguneen hazkunde handia eragiten du; migrazio-mugimendu handiak nekazaritza eskualdeetatik industrialdeetara; eta bizimodua eta lana, familiaren egitura eta gizarte-harremanak aldatzea bultzatzen du.

Euskal industrializazioaren lehen urratsak 1842an eman zituela uste da, aduanak mugara lekualdatu ondoren, eta honek penintsulako Baskonia Espainiako barne-merkatuan sartzea ekarri zuen. Euskadiko zati bat lehiakortasun-abantaila batzuekin sartu zen merkatu horretara, eta abantaila horien artean honako hauek zeuden: Europako merkatuekiko egoera, komunikazio-bideak, uraren eskuragarritasuna edo industria tradizionaletik jasotako egituren aprobetxamendua, bai materialak eta ez-materialak ere.

Nolanahi ere, euskal prozesua mugimendu industrializatzaile zabalago batean kokatu behar da, zeinaren jatorria Ingalaterran kokatzen den XVIII. mendearen erdialdean, Industria Iraultza deiturikoan, eta epizentro hartatik Europan zehar XIX. mendean zehar pixkanaka hedatu zena.

Jatorrizko artikulua: Miguel Ángel Barcenilla
Itzulpena: Iñigo Ramirez de Okariz