Arkitektura

Huarteko Markesaren jauregia. Tutera

Dirudienez, jauregia bi familientzat diseinatu zen, Diego Huarterentzat eta bere amarentzat, eta horrek adierazi lezake bi kale ezberdinetako bi sarrera nagusien presentzia eta, agian, bi eskailera inperialaren zergatia.

Huarte-Frias familia erresidentzia izateaz gain, zenbait garaietan pertsonaia ospetsuei ostatu eman die eraikuntza honek, beste batzuen artean Isabel II. erreginari, Alfonso XII. erregeari eta Espartero jeneralari. Hala ere, 1976 urtetik, udalerriaren eskutara pasa zen eta Epaitegiaren egoitza izan da. 1981 eta 1987 urteen artean, zaharberritzeko lanak burutu ziren eta hau egin ondoren, jauregia berriro ireki zen eta gaur egun, udal liburutegiaren eta udal artxiboaren egoitza da. Gaineratu, museo bat daukala non San Adrian markesen XVIII. mendeko berlina edo karroza gordetzen diren.

Huarteko markesen jauregia nabarmentzen da gorde diren Erriberako jauregien artean, hala ere, mota honetako eraikin asko altxatu ziren garai honetan. Hauetako batzuek eskailera monumentalak dituzte, adibidez, Berako Virtotarren jauregia, Corellan, La Oliva monasterioko eraikuntza, Oliban, eta Bobadilla jauregia, Villafrankan.