Monarkia eta noblezia

Alfonso XII.a

Isabel II.aren semea, bere ez emankortasuna osatzeko Buxandako Fausto Donearen beloetariko bat 1853an Arabako Foru Ahaldun Nagusia zen Pedro de Egañak emandakoa izana. 1868ko iraileko Iraultzak bere ama erregetzatik kendua, atzerrira joan zen eta, bertan, 1870ean Isabel IIak zegozkion bere eskubide dinastikoei uko eginez bere semearen alde utzi zituen. Saboyako Amadeo I.ak abdikatu ondoren eta espainiar I. Errepublikak porrot eginik, Martinez Campos jenerala Sagunton berrezarpen borboitarraren alde matxinatu zen, 1874ko abenduaren 28an. Matxinada horrek ez zuen Erregetza-Ministeritzaburu zen Canovas del Castilloren beraren onarpenik izan. Handik gutxira, Montesquinzatik Valdorbara arte, Mendiri buruzagi zen karlisten indarren aurka Morionesek, Primo de Riverak eta Despujolek gidatutako Gudaroste liberalaren hiru atalen erasoan Alfonso XIIak pertsonalki parte hartu zuen. Abesti karlista batek zioen bezala, 1875eko otsailaren 3an, Lakarko Kristobal Deunaren ermita baten alboan karlisten partida batek Alfonso XII preso egin, zauritu edota hiltzeko zorian izan zen.

1876ko otsailaren 18an, Alfonso XII gudaroste liberal bien jabetza bereganatu zuen Bergaran, eskuindarrena (Nafarroan) eta ezkertiarrena (Baskongadak eta Burgos). Errege Baketzailea handik gutxira Tolosa, Hernani, Donostia,(sekulako arreta egin ziotelarik) Iruña, Lizarra, Logroño, Vitoria, Durango eta Bilbon sartu zen, bigarren Guda karlista amaitzean ospe handiko egunak biziz. Primo de Rivera, Blanco, Moriones, Loma eta La Serna jeneral garaileei Lizarra, Peña-Plata, Orokieta, Oria eta Irungo markesgoak, hurrenez hurren, eman zizkien.

1876ko Konstituzioa behin onartua izan ondoren eta Canovas del Castillo, Ministro Kontseiluko lehendakaria izanik, Alfonso XIIak euskal foruen 1876ko uztailaren 21eko Legea onartu zuen, batzuentzako berritzailea eta beste batzuentzako indargabetzailea zena. Geroztik, Errege Dekretu bidez, Baskongadentzako Ekonomia Itunak ezarri ziren eta, hautaketari zegokionez, lurralde horietako Foru Aldundiak beste hiru probintzietakoekin berdindu ziren.

Alfonso XII, 1879ko azaroan, bigarren ezkontzaz, gerora Erregina-Buru izan eta Donostiara bidaia asko egingo zituen Maria Cristina de Hasburgo-Lorena emakumearekin ezkondu zen.

  • FERNANDEZ ALMAGRO, Melchor: Historia política de la España contemporánea, I libk., Madril: Alianza, 1968.