Dokumentazio zentroak

Herri Musikaren txokoa

Euskal Herriko eta kanpoko 1200 soinu-tresnatik gora daude. Sailkapen talde guztietakoak, eta munduko bost kontinentetakoak.

Soinu-tresnen bildumaren zati batekin erakusketa iraunkorra eta erakusketa mugikorra antolatu dira eta bestea (ikertzaileentzat kontsultagarria) ordenaturik biltegian gordeta dago.

Herri Musika Txokora jende gehien erakartzen duen eragilea, alde handiz, bere Soinu-tresnen erakusketaren bisita da.

Zer ikusi eta entzun daiteke?

Erakusketan 400 tresna inguru daude. Horien artean badira Euskal Herriko tresnak nahiz munduko kontinente guztietakoak. Tresna horiek ikusteaz gainera, entzun ere egin daitezke audio sistema baten bidez.

Bisita bakarka edo taldeka egin daiteke eta libre edo gidatua izan daiteke. Bisita gidatua modu didaktikoa, erakargarria, irekia, bizia eta partizipatiboan egiten da. Bisitaren zehar azalpenak eta soinu-tresnen grabatutako hotsak eskaintzeaz gain, bitrinak ireki egiten dira eta bertan dauden zenbait tresna hartu eta zuzenean jo egiten dira, baita ere beste momentuetan, aurretik behar diren azalpen batzuk emanez, bisitariei beraiek jotzeko aukera eskaintzen zaie.

Bisitari taldearen ezaugarriak eta helburuak kontuan harturik, bisitaren azalpenak, edukia eta maila bisita bakoitzari egokitu egiten dira.

Erakusketa, atalez atal, hemen laburtzen den eran antolatua dago:

AEROFONOAK: Flautak, Mihien bibrazio bidezkoak (bikoitzekoak, bakarrekoak, libreak, akordeoiak, xirolarruak,...), Ezpainen bibrazio bidezkoak (tronpetak) eta Aerofono libreak.

Herri eta kultura ezberdinetako tresna eta musikek zer dute antzeko? eta zer du bakoitzak bereizgarri? Airearen bidez hotsa sortzeko era ezberdinak. Euskal Herriko akordeoiaren historia. Dultzaina-gaita eta bere familia. Danbolinteroak munduan. Tresna melodikoak eta polifonikoak. Jostailuak.

MENBRANOFONOAK: Makilez nahiz eskuz kolpatuak (perkutituak), Igurtzitakoak eta Airearen bidez eragindakoak (mirliton delakoa).

Musika laguntza eta oinarri erritmikoak. Soinua, hotsa eta zarata. Danborrak eta panderoak. Orraziak ere musika badu.

IDIOFONOAK: Zuzenean kolpatuak, Era ez zuzenetan kolpatuak, Punteatuak (malguak) eta Igurtzi edo arraskatutakoak.

Musika eta bizitzaren beste alorrak: lana jolas egiten denean. Erresonantzia kaxak. Tibeteko kanpaiak eta Lesakako toberak. Artaldearen hotsa. Sukaldean dituzu soinu-tresnak.

KORDOFONOAK: Kolpatutako soka (perkutitua), Pultsatutakoa eta Igurtzitakoa.

Musikariaren joan-etorria: oinarri harmonikoak eta melodiaren eraikuntza. Lauteak eta gitarrak: berpizkundetik herri-musika. Sinpatiazko bibrazioa. Zarrabetea: biolin mekanikoa. Itsuak eta eskaleak.

MUSIKA TALDEAK EUSKAL HERRI MUSIKAN

Txistu taldea, Dultzaina-gaita taldea, Trikitixa, Rondaila-estudiantina, Musika banda,...

HOTS-JOSTAILUAK

(antolatzear)