Euskal eta nafar foraltasun publikoaren berezitasunak testu arauemaile eta konstituzionaletan1 konstantzia historiko eta komun nabarmena izatetik haratagokoa mantendu izan du. Bere adierazpenik agerikoenetariko bat, Euskal Herriko Zuzenbide Publikoaren berezko elementu gisa, "foru baimena" erakundea dugu hain zuzen ere, gure Eskubide Historikoen (EE.HH.) zalantzarik gabeko adierazgarria eta, azken baten, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Nafarroako Erreinuko Aldundiak aginte-betearazleen aurkako erresistentzia edota zuzenkizun era.
Jatorriz, "foru baimena"ren historia aurrekaria, GOMEZ RIVEROren esanetan Gaztelan kokatzen da. Egile honen arabera, 1379ko Burgosko Gorteetatik, 1387ko Briviescakoetatik eta 1397ko Enrike IIIaren Pragmatikatik aurrera da Zuzenbidearen aurkako gobernu-xedapenen betetze eza (men egin baina bete ez esaten da) nagusitzen den unea. Azken finean, arazoaren gaineko erabakiren bat eman ez arte araudiaren ezarpena etetea atzeratzea zekarren neurria zen.
XIII. eta XIV. mendean Gaztelako Koroarekin euskaldunak lokarria ezartzerakoan, Gaztelak euskal lurraldeen Zuzenbidean erabakigarritasunez eragiten du. Horren ondorioz, "men egin baina bete ez" formula ekartzen da. Horrela jasotzen da, hasieran 1452ko Bizkaiko Foru Zaharrean, 1526ko Foru Berrian ("foruz kanpokoak" diren gutunen betetzerik eza) edo Gipuzkoako 1696ko Foruen Bilduma Berrian ere. Nafarroan, Errege Kontseiluak erabilitako gain-karta eskubidea 1556tik aurrera murriztuz doa. XVII. mendearen lehen erdian izango da Errege Kontseiluak berari zegokion "gain-karta" egikaritu aurretik edozein xedapenei buruzko Erreinuko Aldundiak izan behar duen ezagutza formula bezala "foru baimena" sortuko den garaia. Araban, "foru baimena" izenekoaren errege-irudikapena ez da XVIII. mendera arte (1703ko Errege Zedula) gauzatuko. GOMEZ RIVEROrentzako ere, Gipuzkoan foru baimenaren historia ituaren hasiera Usarragako 1473ko Batzar Nagusiko Ordenantzan emango da, Gipuzkoak "kontraforua" edota "foru-haustea" liratekeen errege xedapenik ez duela beteko ezarriz.
Batzarretako adierazpenaren arabera, "foru baimena" euskal lurraldeen Zuzenbidearen aurkako edozein xedapenen aurkako gora jotzeko aukera zabala duen foru lurralde bakoitzean indarrean dagoen Zuzenbidea zaintzeko "foruen giltza nagusia da".
GOMEZ RIVEROrentzako, "foru baimena"ren ezabapena Euskal Herrian izango den Antzinako Erregimenaren krisiarekin hasiko da. Nafarroaren kasuan, 1829.05.14ko Errege Agindu batek Monarkiaren onuratan zedula eta agindu guztien betearazpenari edozein nafar foruren gainetik lehentasuna ematean "foru baimena" ezabatu egiten du. Aldundiak Errege Agindu horrekiko aurka azaldu zen eta Erreginari baliogabetzeko eskaria egin zion. "Foru-baimena"ren behin betiko baliogabetzea 1841eko Foruen Legearekin betetzen da. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eskumena 1841. urte berean amaitu zen, Erregetzaren Behin Behineko 1841.01.05eko Agindu batez. Agindu horren arabera foru baimena:
"Gorteen ahalmenaren, Gobernu Gorenaren agintearen, epaitutako gauzaren indarraren eta epaitegien askatasunaren etsigarri zen" IO
Aurrekoaren erantzun bezala, 1841-1-26an Bergaran hiru Foru Aldundiak bildu ziren eta ondoren erregetzari gorago esan denaren inguruko alegazio batzuk igortzea erabaki zen, Espartero Jeneralari 1841.2.11n, gaia barregarri izendatzera iritsi zela, emanez. Agindu hark gizartean eta politikan astindu handia sortzea ekarri zuen, guzti horretan Eskubide Historikoen etengabeko gainbehera ikustean. Azkenik 1841-10-29ko Dekretuaren 8. artikulua da hitzez hitz honako hau adieraztera ematen duena:
"Legeak, Gobernuaren xedapenak eta epaitegien erabakiak Baskongadetako lurraldeetan inolako murrizketarik gabe egikarituko dira, Erreinuaren gainerako lurraldeetan egiten den bezala". IO
Euskal Eskubide Historikoen 1978ko konstituzionalizazioak gai horretan inola ere doako izan ez ziren bitxikeria nabarmen jarri zituen. Horrela, LOPERENAk2, 1978ko Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarriaren eta 1839ko3 Urriaren 25eko Legearen arteko antzekotasunak azpimarratu ditu. Egile horrek adierazten duen bezala, 1839.10.25eko Legeak euskal eta nafar foruak aldi berean berresten baditu eta sistema erabat komunaren bitartez, 1. XGak aipatutako lurraldeetako Eskubide Historikoak babestu eta errespetatzen baditu, egungo "foru baimena"ren adigai berbera ere, ñabarduraz baina, konstituzionalizatzera iritsiz. LOPERENAK ondo jasotzen duen bezala,
"Batak Konstituzioak eskatzen zuen gutxieneko berdintasunerako bere egokitzapena geroko lege batera bidaltzen du, eta besteak adierazpen desberdinez baina, proposamen berdina dakar. Eskubide historikoen gaurkotzea Antzinako Erregimeneko erakunde edo arauen indarra abiaraztearekin ez da nahastu behar, 1839an eta 1978an gaurkotasunak, Konstituzioan ezarritako bizikidetasun eta instituzio parametroetara foru-autogobernuaren egokitzapena, soilik, dakarrelako. Horrek, ezinbestean 1. XGaren araubidezko garapenak politika aukera desberdinak onartzen dituela adierazten du, legegintza-erantzun desberdinak; horrela, "eskubide historikoak" (euren erakunde-bermea babesten duen muin menderaezina salbu) hurrenez hurreneko gaurkotzeen arabera denboraren joanean funtsean foru erregimen desberdinak sorrarazi ditzake."4 IO
Esandako guztiak "foru baimena"ren beraren eta Eskubide Historikoen kontzeptuaren ondorio praktikoak eta ikuspegi ugariak era pragmatikoan eta gaurkotasunez interpretatzerakoan funtsezko lege inplikazioak ditu5.
Osagarri gisa, berriz ere indarrean dagoen espainiar Konstituziora jo beharra dugu, bertako Bigarren Xedapen Gehigarria hitzez hitz ekarriz aurretik esandako guztiarekin uztartzeko. Aipatutako xedapenak honako hau adierazten du:
"Indarreangotasunik izan zezan heinean, 1839ko urriaren 25eko Legea behin betikotasunez ezabatutzat jotzen da Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurraldeei erasango liekeenean. Esamolde berdinetan 1876ko uztailaren 21eko Legea behin betiko indargabetutzat jotzen da." IO.
EKaren 2. Xedapen Indargabetzaileak 1839ko Urriaren 25eko Legea berariaz Arabarentzako, Gipuzkoarentzako eta Bizkaiarentzako indargabetzen duenean, konstituziogileak erraztasun handiz euskal eta nafar autonomia erregimenen interpretazioan ondorengo gobernu zentralak karakterizatuko dituzten aurreiritziak zeintzuk izango diren aditzera ematen du, eta Konstituzioaren arabera6 Estatuarekiko Foru Lurraldeen harremanen inguruan egindako interpretazioan euskal abertzaletasunaren zati handi bat haiekin batera ere karakterizatuz. Elkarren arteko desadostasunen eta aipatutako aurreiritzien emaitza bezala, agian, espainiar konstituzionaltasunaren historian izan dezakegun paradoxarik handienetako baten aurrean gaude.
EKaren 2. Xedapen Indargabetzaileak 1839ko Foruak berresten zituen Legea indargabetzen baldin badu, ez du lerro gutxi batzuk arinago EKren 1. XGn ezarritako foruzko Eskubide Historikoen begirune eta babesaren aitorpena era zuzenean eta berariaz ezeztatu baino besterik egiten. Irtenbide teknikoa sinestezina izatetik urrun ez dago aipatutako aurreikuspen politikoak aintzat hartu gabe. Baina, gainera, aipatutako indargabetzeak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru lurraldeei bakarrik eragiten die, aipatu lerro horietan Nafarroari buruz ezer aipatzen ez baita. Beraz, Nafarroarako 1839ko Urriaren 25eko Foruen Lege berretzaileak indarrean jarraitzen duela ulertu behar da? Nafarroa konstituzional garaikiderako "foru baimen" ber bitu antzerakoren bat? Erantzun juridikoak hainbat eratakoak izan daitezke, gaur arteko euskal foraltasun publikoaren errealitatea historikoki marrazten duten gorabehera eta liskarren politika oldozmena albora utziko bagenu. Aurreikuspen historiko eta ezadostasunen gatazka bera kasurik gehienean7 argudio juridikoak baino politikoak zirenekin prozesu konstituziogilean tamalez errepikatua izan zen.
Nire ikuspegitik, EE.HH. "foru baimena" esamoldeari dagokion adigai historikoak iter horren luze-zabalean bokazio politiko eta juridiko publikoaren borondatezko eta etenik gabeko jarraipena mantendu zuten lurralde jakin batzuen konstituzioarenganako integraziorako eta inplikaziorako igarobide logiko eta arrazoizkoa osatzen du. Figura bi horien bat etortzea historian zehar berdinen arteko hitzarmenaren izaera da. HERRERO DE MIÑONek errealitate konstituzionalean foraltasunaren eta EEHHen integraziorako litezkeen bideak adierazi ditu:
NIETO ARIZMENDIARRIETAren iritzian:
"Foraltasuna, iturburu juridiko bezala Foruaren lehentasuna, jada aro modernoan, Subiranotasunarekin eta Estatuaren maila juridiko-politiko berriekin aurkaritzen denean baino ez du ezaugarri bereizgarri izaera lortzen. Erdi Aroan, aldiz, foraltasuna ordenamendu juridikoen ezaugarri komuna izan zen."8 IO.
Nahikoa litzateke orain dagigun ikerketa honen sarrera bezala XX. Mende hasierara itzultzea, ahalegin handirik gabe Estatu liberalaren lege osaketaren prozesuari esker, garai hartan Espainian zegoen foru kontzeptu komunagatik jasandako itxuraldatzea ulertzeko. Gure foru lurraldeetako jatorrizkoak izan ziren erakundeak, bere zerga-salbuespenak eta soldadutza-betebeharrak, zegozkien aduana-bereizgarriak, prozesuaren ezaugarri batzuk eta Foru Zuzenbide Zibila Estatu liberal9 berriaren berdintasunerako asmotik nekez uler zitezkeenak ziren. 1839ko Urriaren 25eko Legeak, 1841eko Hitzartutako Legeak, XIX. Mendeko azken guda karlistak eta 1876ko uztailaren 21eko Legeak gure historiarik hurbilena markatu duten zatikako akordio eta hitzarmenen bitartez ahalkez besterik gainditu izan ez diren eragozpen eta talka berdinak izan zituen mende berri baterako igarobidea zehaztu zuten.
HERRERO DE MIÑON eta T. R. FERNANDEZek EE.HHk erakunde eta eskumenen batuketa aritmetiko soila baino askoz gehiago dela adierazten dute. "Foru baimena"ren adibide historikoetatik benetako kontzeptu juridiko-politiko baten izana gauzatzen da, egungo eta kontratuzko10 edo hitzartuzko izaera juridikoa izanagatik aldebakarrez indargabetu ezinekoa den gure errealitate konstituzionalaren aurretikoa ere izan zena.
J. CRUZ ALLIk berak, 1994an zehar Autonomia Erkidegoen Batzorde Nagusiko eztabaidan izandako bere hitzaldian zehar zama politiko eta juridiko nabarmenez inplizituki figura horretaz dihardu. Garai hartan nafar Gobernuaren Lehendakaria izan zenak Madrilgo Gobernuko Presidenteari Madriletik Foru Lurraldeentzako EEHHek suposatzen duten hitzarmenari egindako erasoek lituzketen ondorioak jakinarazi zizkion. Foru Lurralde horiek, EE.HHek eta beraien aldebakarreko indargabetu ezinak dakarten "foru baimena" edo subiranotasun-gogo berberean eta aipatutako hitzarmen komunean partaide dira. Estatuko betearazleak eta beste autonomia betearazleren batek ere, EKko 1. XGaren EE.HH.-en garapenean nafar eskumenezko aplikazio jakin batzuen aurka bideratutako konstituzionaltasun auziaren inguruan J.CRUZ ALLI-K hauxe adierazi zuen:
"Gobernuak eusten dion tesiaren aldeko Konstituzio Epaitegiaren ebazpen (eta litekeena da) hipotetiko batek, Presidente Jauna, Estatu mailako arazo erabat larria azaltzea litzateke, zerga-subiranotasun nafarrari, bere eskubide historikoei eta 1839ko Foruen Lege berreslea eman zenetik aurrerako erregimen desberdinek aitortuz etorri diren Nafarroa Estatuaren barnean bertakotzearekiko erei errotik eta funtsean eraso egitea litzatekeelako.
Egoera horretan, Presidente Jauna, Nafarroako Foru Erkidegoa ez litzateke bakarrik izango; Nafarroaren eskubide historikoak eta ahalmenak ere arriskuan edo zalantzan jarriko lituzketen Konstituzio Epaitegiaren edozein ebazpenek, zalantzarik gabe eta berehala, foru aldundien erabateko solidaritatea, jatorrizko euskal lurraldeena eta euren Jaurlaritzarena ere izango luke. Horrek guztiak Estatuarekiko istilu-arazo erabat larria sorraraziko luke".11 IO.
1Ikus ANTOINE D'ABBADIE alor batzuetan era harrigarrian, eta gaur egun G. MONREALek bere "El ideario jurídico de Antoine d'Abbadie", Euskonews & Media, 16 zenbakiko lan interesgarrian adierazitakoa.
Ikus D'ABBADIEk garatutako "Konstituzio historikoa" adigaiari buruz, MONREALek azaltzen duena:
Konstituzio historikoaren nagusitasuna eraketa politiko bitan adierazita eta berretsita ikusten du. Ingalaterran, garaiko inperiorik handiena zena, eta Baskonian, Erresuma bitan zatitutako eta barnean garrantzi gutxiko entitatetan ataldutako herri txiki bat.
Ingalaterra, 23 milioi Km2 luze-zabaleraduna, garai hartan mundu mailako potentzia handia izan zen, bere geroago eta gehiagoko oparotasunagatik eredugarria. Eta frantsesen eta oro har kontinentalen harridurarako Zuzenbide berezia du, Common Law izenekoak osatua -d'Abbadierentzako "ohiturak edo foruak" zirenak- eta Statute Law, edo Legebiltzarreko ekimenak. Gure egileak Common Law izenekoaren definizioa ematen digu, Le Play-ren ildo bertsutik (hain antzinakoa den ohitura ze, ez dago bere aurka diharduen oroimenik duen gizonik).
Bigarren etengabeko erreferentzia eredua Espainiar aldeko Baskoniaren konstituzio historikoa dugu. "Eskarmentutik eta mendeen jakintzatik sortua, astiro astiro eratuz joan izan da. Hemen bai aipatzen duela Le Play-k esana: "Europako legerik hoberenak suitzar bazter batzuetan eta Espainiako Baskongadetako Lurraldean aurkitzen direnaren ustekabeko ondoriora iritsi nintzen, eta horietako legeren batzuk ez daude idatzita, euren indarra egoera horri, astiro astiro ideien eta ohituren aldaketen arabera aldatzea ahalbidetzen dielako, zor izanez".
D'Abbadie, ingelesen konstituzio historikoaren jatorria VI mendean irlara iritsi ziren eta bost urte iraungo dituen sistema eratu zuten angloekin, jutoekin eta saxoiekin barik euskaldunekin, "gurekiko harremanetan" [britainiarrena] izandako harremanean zegoen ideiaren aldekoa izan zen. Aipatzen ez dituen historialari ingelesak oro har aipatuz, "menpekotasun [ingelesen] garaian zehar Guyenan XII. mendetik aurrera, ingelesak euren auzo zituzten euskaldunen jakintzan abiarazi ziren". Hurrengo mendetik aurrera Tamesis ibaiaren ertzetan hura [euskal Konstituzioa] onartu zen, eta gaur arte erraza da ingalaterrako legeetan eta gure foru zaharretan dauden funtsezko ideia askoren antzekotasunak erakustea". IO
2D. LOPERENA, "Derecho histórico y régimen local de Navarra", Nafarroako Gobernua, 1988, 37 orr.
31839ko Urriaren 25eko Legea.
"1.Art. Baskongadetako eta Nafarroako Foruak berresten dira Monarkiaren batasun Konstituzionalaren kaltetan gabe.
2.Art . Aukerak uzten duen bezain laster, Gobernuak, eta aldez aurretik Baskongadetako lurraldeei eta Nafarroari entzunez, Foruen orotariko interesak eska dezan aipatutako foruotan beharrezkoa liratekeen aldaketak Gorteei aurkeztuko dizkio, Nazioaren eta Monarkiaren Konstituzioaren interes orokorrarekin bateratuz, bitartean behin betikotasunez, eta aipatutako era eta zentzuan, azal daitezkeen eragozpen eta zalantzak erabakiz, horren guztiaren berri Gorteei emanez". IO
4D. LOPERENA, "Derecho histórico y régimen local de Navarra", aipat. lan. 37. orr.
5Bestalde, Mendebaldeko Euskal Herrian inolako konstituzio gaikuntzarik gabeko adigaia izanik euskal-frantziar lurraldeen nortasunaren izaera bereziari buruzko M. LAFOURCADEren hurrengo hitzotan ere azaltzen da:
"Mugimendu garbian ari den Europa honetan, nazio-estatuek, eraikuntza artifizialak, egun gaindituta dirudite. Gutxiengoen nortasun-aldarrikapenak mundu mailakoak dira. Edozein kultura homogeneizazio ekidin asmoz, herri bakoitzak bere errealitatearen kontzientzia izan behar du eta, horregatik, gizarte modernora egokituz bere iragana ezagutu eta bere nortasuna berreskuratu behar ditu, zainduz jardunaz. Horrela euskal herriak 1789ko iraultzara arte, beste edozein herrik baino gehiago, bere historian zehar zaindu dituen, gutxienez Iparraldean, berezko ezaugarriak azaltzen dizkigu. Bere gizarte antolaketarentzako oinarritzat zeukan sistema juridikoak ez zuen Zuzenbide erromatarrarengandik eraginik jaso, beste gainerako mendebaldeko Europan herri-tradizio juridikoa errotik aldatu izan zuen arren. Baserritarrentzako eta baserritarren biztanleriak sortua, sendiak identifikatzen ziren etxeetatik abiaraziz gauzatutakoa izan zen eta horren ondorioz, gizaldirik gizaldi iraun zuen, Euskal gizarteari egonkortasun handia emanez" IO. Ikus bedi horretarako bere "Iparralde ou las provinces du Pays Basque nord sous l'ancien regime", Euskonews & Media 3. zkia.
6 Toki honetan 1839ko Urriaren 25eko Legea, foruak berresten dituena, euskal abertzaletasunaren zati handi batek foru ezabatzaile bezala jo zuela gogorarazi beharra dago, Euskal Herriko eta Nafarroako foru erregimen berezia erregimen konstituzionalera egokitzearekiko zituen bere asmo eta edukia gorabehera.
7Diodanaren erakusgarri nabarmen bezala V. TAMAYO SALABERRIAk bere "La autonomía vasca contemporánea. Foralidad y estatutismo 1975-1979", HAEE, 1994, 617 orr. izenburudun lanean jakinaraztera ematen du.
8E. NIETO ARIZMENDIARRIETA, "Reflexiones sobre el concepto de Derechos Históricos", HAEA, 54 zkia., 1999, 142 eta 143 orr..
9Guzti horiek dira "foru baimenaren" erakundearen adibide zehatzak.
10Ikus bitez M. HERRERO DE MIÑON, "Derechos Históricos y Constitución", Taurus, 1998 eta T. R. FERNÁNDEZ, "Los Derechos históricos de los territorios forales", Civitas, 1985.
11Senatuko Batzarren Egunkaria, V. Legealdia, Batzordeak, 128. Zkia., 1994, 62 eta 63 orr, Autonomia Erkidegoen Batzorde Nagusia, 1994-9-26an izandako batzarraldia. Hurrengo egunean hain zuzen ere J. CRUZ ALLIren hitzaldian, Ramon RUBIALen irudia berriz ere aipatzen da, egun hartan Senatuan zela, aurreko lerroetan aipatutako EE.HH.en eta EKko 1. XG.ri buruzko eztabaida konstituziogilean gai horien inguruko abstentzioa emanez, MONREAL ZIA Senatariak trebetasunez azaltzen duenez. Istorio horretatik at, J. CRUZ ALLIren hitzak, berriz ere, ia hitzaldi epiko baten, EE.HH.en izaera itundua eta Estatuaren Euskal Herriarenganako eta Nafarroarenganako bortxaketa hipotetikoak gerora begira ekarriko lituzketen ondorioak erakusten dizkigute, historia daturen batzuk ere adieraziz: "Presidente Jauna (eta honekin bukatzera noa), inpugnazio hori gauzatu zenean, nafartasun amorratu batetik beharbada, baina ez oinarririk gabekoa, iazko urtean hain zuzen ere ehungarren urtea bete zuen gertakizun bat gogorazi zigutenik izan genuen: Gamazada. Gamazada, berorrek ezagutzen ez duen gertakaria da, (eta Rubial jaunak irribarre egiten du, euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek ere ezagun dutelako), erregimen liberalaren aldetik ekonomia itunekiko eta euskal foraltasuna eta nafar foraltasuna bereizi duten egitate diferentzial horren begirunerako oso garrantzitsua izan zen.
Madrilgo Gobernutik zerga sistema jakin bat ezartzearen asmoa izan zen, ituna gogoan hartu gabe, negoziazioa aintzat hartu gabe, eta horrek, Presidente jauna, herri matxinada sorrarazi zuen. Eta izan zen altxamendurik egin zuenik, baina etxera bidali zuten. Eta nafarrok, Madrilgo Gobernuaren erabakiari aurkakotasun hura oinarritu zuen foru agirian gure aitonak, gure birraitonak izan zirela ikustea izan da jaso dugun ekintza gogoangarria. Presidente jauna, memoria historikoa eduki, egikaritu eta bizirik dugun herri bat gaituzu.
Eta istorio bat aipatuko dut, eta honekin bukatzera noa, Presidente jauna. Ikurrina jendaurrean lehen aldiz erakutsi zenean Sabino Aranaren eskutik izan zen bizkaitartasunetik Nafarroaren forutasunaren aldezpenaren alde ateratako agerraldi ospetsuan.
Horregatik, Presidente jauna, atzokoan orokorra bihur daitekeen arazoaz aipamena egiten nuenean, ez nuen historikotasunez egin, Ciceronek esandako historia bizitzaren irakasbide dela aipatuz baino eta bestalde norbaitek esan zuen hurrengokoa gogoratuz ere: historiaren senik ez duen herria etorkizunaren senik ez izatera bideratuta dago.
Eskerrik asko, Presidente jauna. (Txaloak)..
Senatuko Batzarren Egunkaria, V. Legealdia, Batzordeak, 129. zkia., 1994, 31. orr., Autonomia Erkidegoen Batzorde Nagusia, 1994-9-27an izandako batzarraldia. IO