Kontzeptua

Foru Baimena

EKko 1. XGtik12 eratorritako ezarpen eta ondorioak arrazoibide teoriko garbia baino askoz haratago doaz, lurraldetar testuinguru horretan ituna teorikoki aurkakoak diren planteamendu politikoen irtenbidea izan dela eta dela erakutsiz. Gure kasuan, gaiak interes bikoitza aurkezten digu EKk 1. XGan azaltzen duen itunak aldez aurreko iter baten emaitza dugun, gaur egun jada historikoa, harreman juridiko eta historiko bati buruzko akordioa edo ituna osatzen duela aintzat hartzen badugu, bestalde Foru Lurraldeen Eskubide Historikoez Lehen Xedapen Gehigarrian arau gorenak egiten duen aitorpen konstituzionalean ezarria.

Beraz, aldez aurretik izandako itun baten gaineko ituna dugu, espainiar konstituzionaltasunean benetako foru integrazioa bezalako funtsezko eta ardatz nagusi den gaiarekiko istiluak urtzea helburu duen gerorako ituna. Ituna herri honen kultura juridiko-politikoaren zati izan da, da eta izango da, Eskubide Historikoak diren bestean eta horietatik eratorritako Ekonomia Itunak ere, hau da, lege eraentze juridiko desberdin bat, bere baitan eta hutsik gabe gizarte anitz eta askotarikoaren asmo juridiko-politikoak barneratzen dituena.

Arinago aipatu ditudan aburuetatik arlo askotan EE.HHen kontzeptuaren inguruan HERRERO DE MIÑONek emandakoekin bat ez badatoz ere, mugakide diren ondorioak eratortzen direla uste dut:

HERRERO DE MIÑONek 1. XGri bere konstituzio kokapenak aitortzen dion sustantibotasun propioa ematen dio, Konstituzioaren zati bezala "talde arautzaile" benetako baten atal gisa baliagarritasunezko erabateko asmodun balio13 arautzailea izanez. Baina gainera,

"Konstituzioaren aurrean, Eskubide Historikoak a priori materiala dira, konstituzionaltasunaz aurretiko eta konstituzionaltasunaz kanpoko izaeraz berezia. Hori guztia hiru aipamen funtsezko hauetan gauzatzen da:

Lehendabizi, Eskubide Historikoak ez dira Konstituzioaren sormena. (...)

Bigarrenez, Konstituziotik ez eratorri izatean, Eskubide Historikoak, hark onartu eta babestuak, konstituzioaren berraztertzearen aurrean immuneak dira. (...)

Azkenik, Eskubide Historikoak horrela ulertuta, "burujabetzaren etengabeko erretserba" dakarrena egia den arren, hori ez da eskuduntza jakin batzuen indargabetze ezintasunagatik, jakitun izanez euskal herriak bere gain hartutako eta nortasun propioa "izateko eskubidea" ematen duen egitate diferentzial baten suntsiezintasunagatik baizik" IO. 14

12EK.-ko 1. Xedapen Gehigarria:
"Konstituzioak forudun lurraldeetako eskubide historikoak babestu eta onartu egiten ditu.
Forudun erregimen horren gaurkotze orokorra, dagokionean, Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuen eremuan egingo da.".

13M. HERRERO DE MIÑÓN, "Derechos Históricos y Constitución", aip. lan. orr. 76.

14Berdin, 86. eta 87. orr.

HERRERO DE MIÑONen tesiak atal jakin honetan berriz ere erabilgarritasun handikoak ditugu. Aipatutako egilearentzako, "Eskubide Historikoak, indargabetu ezineko eta suntsiezineko nortasunaren oinarri gisa; burujabetzaren etengabeko erretserba gisa; eta maila guztietan hitzartutako integraziorako bide gisa", IO dira beste edozein Autonomia Erkidegoetatik Euskal Herriko eta Nafarroako autonomia integratzeko modu erabat berezia izatea eragiten duena. Aurretiaz esan denaren ondorio bezala, "Eskubide Historikoak betebehar bat besterik ez dute: gizatalde jakin baten baitan egitate diferentziala adieraztera eman eta horrela antolatzeko zerbitzatu. La Placeren nebulosa bezala, ez daude iraganean geroan baizik"15 IO.

EE.HH.en kontzeptuaren mugak zehazteko subiranotasuna bezalako hain nahasia den kontzeptu batera jo beharrean, LOPERENAk izendatu duen eta EE.HHen muga zerbait zehatzagoa adieraztera datorren eta gure inguru konstituzionalean juridikoki zehazgarriagoa den "batasun konstituzionala" izenekora eztabaida bideratzea beharrezkoagoa da. Tesia horrek, lehendabizi, EE.HHen muga historikoa edo markoa ezartzen du, orain arte aipatzen gatozen ituna eskuduntzak zehazteko bide bakarrik ez ezik, Foru Lurraldeen eta Estatuaren arteko auzien irtenbide-formula bezala ere agertuz. Bigarrenez, LOPERENArentzako, alde diren bien arteko negoziaziorako gaitasunaren mugarik gorena jada aipatutako "batasun konstituzionala" adigaian datza. Horren guztiaren inguruan, hala ere, Komunitate Zuzenbideak gaur egun konstituzio maila garbi eta egun funtsezkoak diren mugaketa eta ekarpenak aurkezten ditu.

"Batasun konstituzional" hori bilakaera historikoarekin aldagarri eta aldakor azaltzen da, baina bere kontzeptua zerbait gehiago zehaztu daiteke, EK VIII Idazpuruaren eskuduntzen mugek baino haratago dagoen zerbait bezala, zeren EK 1. XG bertatik at dago eta atal horrekin ez du inolako uztarbiderik eta, ondorioz Idazpuru hori ez da EE.HHentzako16 inolako mugarik izango.

Hori bai, LOPERENAk adierazitako mugaketan:

"Batasuna, solidaritatea, berdintasuna edota pertsonen eta gauzen joan-etorri askea bezalako printzipioak Jatorrizko Lurraldeek ezinbestean errespetatu beharrean direna ez dirudi eztabaidagarria denik, eta horrek guztiak ez dakar printzipio horienganako errespetuarekiko tresnak aurreikusterik. Konstituzio Epaitegiak 1981eko uztailaren 28ko Ebazpenean ezarri zuen bezala, konstituzio-printzipioak Estatuaren osotasunean zati izan daitezen erakunde guztiek behartzen dituzte. Herritarren gizarte-taldeen eta norbanakoen eskubideak eta instituzioen bidez bermatutakoek ezin izan daitezke Konstituzioa onartu zen garaian indarrean zegoen edo aldez aurreko inolako erregimenengatik edota geroagoko eguneratze-erabakirengatik eztabaidagarria izan. Aurreko aldien aldera irabaziz gabiltzan Gorengo Arauan bildutako askatasun eta eskubideen hedapen, gainditze eta sakontzea lorpen historikoak ditugu eta beraz Erakunde Publiko eta Administrazio guztien jarduera orori eta organoen ordezkotza guztiei era bertsuan eragiten die, 1.X.G.-n bere oinarria dutenek ere."17 IO.

Ondorioz, EE.HHen edota "foru baimena"ren muga gisa "batasun konstituzional" horren erreferentzia puntua, bere egunean norbanako bakoitzaren Funtsezko Eskubideen ukiezinezko subiranotasuna litzateke, eta ez, halabeharrez, norbanakoen eta eurei dagozkien Funtsezko Eskubideen zerbitzutan dagoen Estatuaren subiranotasuna.

15Ikus, 93. orr.

16Ikus bedi D. LOPERENA ROTA, "Unidad constitucional y actualizaciones generales y parciales de los Derechos Históricos". Euskal Eskubide Historikoen eguneratzeari buruzko ikerketarako Jardunaldiak, UPV-EHU, 1985, 310etik 324rako orriak.

17Berdin, 317. orr.

18M. HERRERO DE MIÑÓN, "Derechos Históricos y Constitución", aipat. lana. 122.orr.

HERRERO DE MIÑONek "Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentzia, urria izateaz gain, Eskubide Historikoei dagokionez, nabarmen kontraesankorra da." IO adierazten du18.

11/1984 KEEak19 honako hau adierazten du:

"Lurralde historikoei dagozkien eskumenak sortzen diren iturburuak, alde batetik, eta Autonomia Erkidegoenak, bestetik, halabeharrez desberdinak dira. Foru Lurraldeak Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuen esparruan errespetatu, babestu eta eguneragarri diren "eskubide historikoen" jabe dira (...); beraz, lurralde horien eskumenen mugaketak "eskubide" horiek zeintzuk diren zehazteko ikerketa historikoa eska dezake. Autonomia Erkidegoen eskumenak aldiz, Konstituzioak ezarritako esparruaren baitan, dagokien Autonomia Estatutuen bitartez bereganatu dituztenak dira; esandakoari jarraituz, ondorioz, Konstituziora, Autonomia Estatutuetara eta horien esparruan eman zitezkeen eskuduntzen mugatzaile liratekeen balizko beste arau batzuetara jo beharko da Erkidego bakoitzari dagozkion eskuduntzak zeintzuk diren jakin ahal izateko." IO

Adierazitakoetatik gutxira, 124/1984 KEEak20 "Konstituzioko 1. Xedapen Gehigarriak aipatzen dituen Foru Lurraldeen eta Erkidegoen Zuzenbide Historikoen adigaia ezin daiteke eskumen bereziak eratorri daitezkeen autonomia titulu bezala aintzat hartu." IO adieraztera emante du. Ondoren, 76/198821 KEEak aurretik aipatutako ebazpen biotatik zerbait hartuz honako hau adieraztera datorkigu:

88/199322 KEE, ordura arte gutxi argitutako ikuspegia zerbait argitzen hasten da. Bertan, Konstituzio Epaitegiak baieztatzearen aldeko jarrera agertarazten du:

"EKko Lehendabiziko Xedapen Gehigarriaren esanahia ez da foraltasun zibilaren (EKren Bigarren Xedapen Gehigarrian eta 149.1.8 artikuluan bakarrik ezarritakoa) konstituzio erregimena ordenatu edo bermatzea, Konstituzioaz geroztik izandako ordenamenduan, beti ere Xedapen horrek ezartzen dituen mugekin, Nazio-lurraldearen toki jakin batzuk iraganean bereizi zituzten berezitasun juridiko-publiko batzuen integrazioa eta eguneratzea ahalbidetzea baino." IO

191987ko Otsailaren 2ko KEE.

201984ko Abenduaren 18ko KEE.

211988ko Aprilaren 26ko KEE.

221993ko Martxoaren 12ko KEE.

Ikerketa honi dagokion azterketan, Itunaren23 aplikazio jakin batzuetatik eratorritako istiluen hitzartutako ebazpenak Foru Lurraldeen EE.HHei buruz Lehen Xedapen Gehigarriak bere gain hartuz Konstituzioan zuzenean islatutako aitorpenean oinarritutako aurretiazko beste akordio baten emaitza den figura juridiko baten inguruko akordioa suposatzen duela nabarmendu beharra dago. Beraz, gorago aipatu batasun konstituzionalaren aurrean aztergai dugun "foru baimen" zaharraren gaurkotze-bide bezalakoa. Horrela, aurretiko hitzarmenari gehitutako hitzarmen baten aurrean gaude, euskal EE.HHen24 funtsezko gaia epaitegira bideratzea ekiditea asmo duen etorkizunerako hitzarmenaren aurrean alegia.

Zuzenbide Komunitarioarekiko Euskal Ekonomia Itunaren egokitzapenaz espainiar barne mailatik batzuetan indarreangotasun eta birtualtasuna jada eztabaidatu izan diren arren, egia esan, bere printzipio nagusien baitan ere (12/1981 Ekonomia Itunaren Legeko 3. Artik.), euskal zerga-sistema gidatu behar duten ezaugarri edo mugak aipatzen ditu, euren artean, kasuarekin zerikusi zuzena duten beste batzuez gain, honakoaren beharrizana aipatzen da: "Estatu espainiarrak izenpetuta eta berretsita dituen nazioarteko itun edo hitzarmenen menpe geratuko dira, eta gauza bera gertatuko da gerora beste halakoren bati atxikitzen bazaio" IO. Ekonomia Itunak mugaz kanpo badihardu, edota bere ezarpenean emandako arauek halakoetan balira, bai Zuzenbide Komunitarioarekin, bai Konstituzioarekin, bai Estatutuarekin eta Ekonomia Itunarekin berarekin ere talka egingo luke, Zuzenbidea, egunetik egunera, geroago eta mosaiko elkarlotuago eta globala delako.

23Ikus bedi gai honi dagokionez askoren lanetan I. ZUBIRIK egindako "El sistema de Concierto Económico en el contexto de la Unión Europea", Euskal Enpresa Zirkulua, Bilbao, 2000.

24Historiaren irakurketak berriz ere Foru Lurraldeen hitzarmenerako joera erakusten digu.