Monarkia eta noblezia

Felipe V

Felipe V.aren ministroek aduana-sistema eta muga-zergak erreformatzeko asmoa zuten, ogasuna hobetze aldera. Xede horrekin eta merkataritzari mesede egiteko helburuarekin, barnealdeko aduanak kentzeari ekin zioten. Hala ere, 1722an Felipe V.ak barnealdera ekarri zituen berriro aduanak euskal probintzietan, baina horiek ez zuten, artean ere, araututako muga-zerga sistemarik. 1727. urtean zehar, euskal probintzietako foru-ordezkariek José Patiño Superintendentearekin kapitulazioak sinatu zituzten; haien bitartez, kolonietako produktuen sarrera arautzen zen, tabako, kakao eta espezieena, esate baterako. Tokiko agintariek tabakoaren kontrabandoa zaindu eta zigortzeko konpromisoa hartu zuten, eta diputatu nagusiek gida-sistema bat ezarri zuten probintzia produktu horrekin hornitzeko. Kapitulatze horien erregulazioak 1728 eta 1729 urteetan eta hurrengo erregealdietan ezarritako beste hainbatek osatu zituzten.