Kontzeptua

Euskal literaturaren kritika gay eta lesbiarra

Azken hamarkadako kritika-lan horiek heterosexualitateaz besteko literatura euskaldunaren tradizioa irudikatzen lagundu dute, nagusiki kanonetik kanpoko hainbat narratiba-lan kritikaren erdigunean jarriz, eta pertsonaien analisia ardatz hartuta. Bakanagoak izan dira bestelako literatura-lanak ikuspegi gay, lesbiko edo transgenerotik berrirakurtzeko proposamenak, izan badiren arren: Lauaxetaren poemen gay irakurketa iradoki du Rikardo Arregik (2010), tradiziozko baladen interpretazio lesbiarra Josune Muñozek (2010), edo Katalina Eleizegiren Erauso Katariñe antzezlanaren transgenero-interpretazioa Amaia Alvarez Uriak (2011).