Kontzeptua

Euskal alfabetatzearen eredu historikoa

Ezin esan daiteke euskarazko alfabetatze proiektu zehatza zegoenik. Euskaraz dauden eskoletako testuliburuak gaztelera edo frantsesa ikasteko erabiltzen dira. Hainbat dotrina liburu daudenez, uste izan da euskarazko alfabetatzea gertatu zela. Idazketari dagokionez, ez da normalizaziorik finkatu grafiari dagokionez behintzat, gaztelera eta frantsesezko idazketaren menpe dagoelarik. Euskararen ahozko erabilera familia artean mantentzen da, edota zenbait elkarte edo talderen baitan. Elizak, dotrina eta sermoien bitartez, euskara erabiltzeko zenbait proposamena luzatzen ditu. Euskararen erabilera ikuskatzeen ostean debekatua izaten zen. Euskara galtzen doan heinean, gaztelera et frantsesezko alfabetatzearen gorakada dator. Ezin esan daiteke politika aldetik euskararen erabileraren aldeko jarrerarik eman zenik. Baina egia da euskal nortasunaren funtsa ideologikoa zehazten dela.

Honako urrats honetan, sinkroniari so eginez gero, bi alderdi elkar lotzen ditu. Batetik, alfabetatze literarioa genuke, irakurmena eta idazketa jorratzeko garapena, baliabideak eta taldeen ezaugarriekin batera. Bestetik, euskararen erabilera bera genuke, kasu honetan errepresioak eta euskararen presentzia publiko urriak honen ezkutuko izaera agerian uzten dutelarik. Azken urte hauetan hondakinezkoa izen den kode ideologikoak berak ere ezkutuzko izaera nabarmentzen du. Dena den, pixkanaka ageri dira planteamendu berriak euskara eta euskal kulturaren inguruan, mugimendu politikoen eskutik. Lehendabiziko ikastolak sortzearekin batera eskolaratzearen oinarriak finkatu ziren eta horrekin batera haurren alfabetatze bideratu zen, garai hartan gehienak euskaldunak izanik.

Aztertu ditugun hiru elementuen elkar lotura, sinkroniari so eginez behintzat, garai hartan gertatu ziren aldaketa politiko eta sozialen eskutik dator. Horien bitartez, alfabetatze ekimenaren hedapena etorri zen. Isilpean zegoen gizartea alde batera utzi eta gizarteak berak kalea bereganatu zuen herri aldarrikapenak bideratzeko. Horren ondorioz, alfabetatze prozesuak aurrera egin zuen, horregatik esaten diogu urrats honi alfabetatze hedakorra. Jendearen eskariak berak ahalbidetuko du euskarazko ikasleen kopuruaren gorakada. Alfabetatze kritikoa izena ezarri diogu hazkunde positibo horren krisia dela eta, garai hartan izan zitekeen ondorioak sumatzen ez baziren ere, esaterako, ikasleen kopuruaren gorakada, erakunde berrien sorrera, irakaskuntzarako metodo berriak eta alfabetatzerako herri kanpainak. Era berean, euskararen erabilerak zabaltzen jango dira gizarte maila guztietan, ikastolak indarra hartzen duten bitartean eta sare lehiakorra ere bilakatuz bestelako eskola sareekin erkatuz gero, publikoa zein pribatua. Krisialdi horretan barrena kode ideologikoren inguruko definizioa berritu egiten da, alde batetik betiko abertzaletasuna dugularik eta bestetik muturrekoa, sortu berria eta aberriaren eraikuntzarako hizkuntza oinarritzat hartzearen alde dagoena.

Azken urratsa honi erakundeen bidezko alfabetatzea esaten diogu, erakundeak direlako alfabetatzearen inguruko ekimen berriak sustatzen dituztenak. Berez, izaera hori irakaskuntzarako erakundeak aintzat hartuz ikus daiteke, baita euskarak hedabideetan duen presentziari so eginez gero ere. Berez, erakundeen esku hartzea ez da gobernuaren eraginak ahalbidetutako ezaugarria, autonomia erkidegoaren egoera berria dela eta, aitzitik gizarte maila guztietan sumatzen da. Bestalde, ikastolen bitartez burututako eskolaratze prozesuak bat egin beharko du bestelako eskola sareetako euskarazko lehen alfabetatzearekin. Biak lehia bizian hasiko dira. Era berean, alfabetatze instrumentala esaten diogu euskarak gizarte mailan bereganatzen ari den funtzio berria dela eta. Gizarteak berak, egiaztagiri akademikoak eskatzen ditu (EGA eskuratzea alegia) baliozko tresna balitz bezala. Euskararen erabilerak, halako alfabetatze prozesuarekin batera, hedatzen eta zabaltzen joango dira, eraginkortasunari lehentasuna emanez eta gizarte normalizazioa erdietsiz. Berez, normalizazio proiektu horri so eginez gero, nolabaiteko borroka suma daiteke abertzaleen kodearen muinean hainbat proiektu direla medio, batez ere hizkuntza normalizazioaren prozesuan erakundeek ez zutelako ekimenik aurrera eramaten. Fenomeno berria sortuko da, hau da, euskara gero eta jende eta lagun gehiagok ezagutuko du, baina aldi berean erabilera murriztu egingo da, baita eremu euskaldunetan ere.