Elkar-Lan Koop.E. bigarren mailako kooperatiba bat da, eta bere azken helburua kooperatiba-enpresak sustatzea da; ondorioz, lanpostu kooperatiboak eta garapen ekonomikoa eta soziala sortzen ditu.
Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa eta Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa dira Elkar-Lan Koop. E.ren bazkide sortzaileak.
Hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie Elkar-Lanek interesatuei, guztiak doan. Besteen artean, orientabidea eta aholkularitza kooperatiba-elkarte gisa sortu nahi diren enpresa-proiektuetan; proiektuaren bideragarritasun-azterketa egitea; kooperatiba-prestakuntza; proiektuak gauzatu arte banako harrera kooperatiba-proiektuen sustatzaileentzat; diru-laguntza eta bestelako laguntzei buruzko informazioa; kooperatiben eraketa; eta baimena/jarraipena Kooperatiba gisa sortu ondorengo lehen urtean.
Kooperatibak sustatzeko elkarte den Elkar-Lanen zerbitzuen hartzaileak askotarikoak dira:
- Sustatzaileak
- Aholkulariak
- Kooperatiba bihurtu nahi duten enpresa txiki eta ertainak
- Beraien kooperatiba sortu nahi duten eta besteren kontura dabiltzan langileak
- Beren jarduerak dibertsifikatu eta beste kooperatiba batzuk sortu nahi dituzten kooperatibak
- Enpresa Sustapenerako Zentroentzat eta Toki Garapeneko Agentziak
- Kooperatiba gisa martxan jarri nahi dituzten ekimenak dauzkaten taldeak
- EAEko Herri Administrazio eta Erakunde guztientzat.
Hainbat erakunderekin lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Elkar-Lanek, besteen artean aurkitzen dira, Arrasateko Enpresa Berrikuntza Zentroa (Saiolan), Azaro Fundazioa, Lan-ekintza, Gaztenpresa Fundazioa eta Work-Lan- Bizkaia elkartea.
- Web orria Elkar-Lan [Kontsulta data: 2012ko urtarrilak 11].
