Erakundeak

Azaro Fundazioa

Azaro Fundazioa Lea Artibai eskualdean enpresa berriak sortu eta enpresa sarearen lehiakortasuna hobetzea xede nagusia duen erakundea da.

Lea Artibai Ikastetxea, Okamikako Industrialdea, Lea Ibarreko Mankomunitatea eta Markina-Xemeingo Udalaren ekimenaz sortu zen eta berez, erakunde horiek osatzen dute patronatoa. Markina-Xemeingo Esperantza Eraikinean dago kokatuta.

Eskualdean ekintza ekonomiko berritzaileak sortzea, negozio aukera berrien identifikazioa, enpresa sarearen lehiakortasuna indartzea, ekintzailetasun eta berrikuntza kultura hedatzea eta, batez ere, izaera kooperatiboa bultzatzea dira Fundazioaren helburu nagusiak.

Eskeintzen dituen zerbitzuen artean, lau jarduera nagusi bereizi daitezke: behatokia, zerbitzu integrala, gaitasun lanketa eta aholkularitza.

Garapen eta berrikuntza ekonomikorako tresna aktiboa da. Enpresen dibertsifikazioan eta enpresa berritzaileen sorreran eragitea du helburu, eremu ezberdinetan (arrantza eta akuikultura, osasuna, energia berriztagarriak, ingurumena, elikagaiak, turismoa, eta abar).

Horretarako, merkatu analisiak, negozio aukeren balorazioak, ideia berrien garapena eta enpresen arteko sinergiak identifikatu eta landu egiten ditu, besteak beste.

Enpresa berrien eta jarduera ekonomiko berrien garapen integrala eskeintzen du Fundazioak, ekintzailetza prozesu osoan bidelagun izateaz gain. Hori dela eta, prozesuko atal ezberdinen garapena lantzen dute.

Gaitasunen lanketarako bi lanabes ezberdin erabiltzen dituzte. Alde batetik ekintzailetasun eta berrikuntza tailerrak, non denboran iraunkorrak diren jarduera ekonomiko berritzaileen sorrera eta lan kualifikatua sortzea lantzen diren, eta Sustatzaileen Oinarrizko Trebakuntza Ikastaroak (SOTI), ekintzailetasun prozesuan oinarrizkoak diren ezagupenen inguruan trebatzeko.

Berrikuntza prozesuetan eman beharreko urrats ezberdinetan aholkularitza ezkeintzen dute. Besteak beste, gestio planak, hausnarketa estrategikoak, merkatu azterketak, bidegarritasun planak, negozio ideien identifikazioa, eta diru-laguntzen kudeaketan oinarritzen dira aholkuak.

Zerbitzu horietaz gain, beste jarduera osagarrietaz ere arduratzen dira Azaron. Horrela, ekintzailetasun eta berrikuntza kulturaren hedapena jorratzen dute eta beste enpresa eta erakunde ofizialekin etengabeko harremanetan aritzen dira.

Fundazioaren jarduerataz berri emateko, Azarok hiru argitalpen mota kaleratzen ditu:

  • HAZI, Azaro fundazioaren ekonomi aldizkaria, hiru hilabetero ateratzen dena.
  • KALATXOA, eskualdeko informazio buletina, sektoreka lantzen dena.
  • Buletin Teknologikoa, bertan idatzi eta enpresetara bidaltzen dutena.
  • Gainera, e-conference, konferentzi interaktiboak ere, egiten ohi ditu.