Ekonomikoak eta sozialak

Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa

Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa Euskadiko Federazio Sektorialak biltzen dituen erakundea da. 1996an sortu zen, Euskal Kooperatiben Mugimenduak daukan garrantzi ekonomiko zein soziala kontuan hartuta, mugimendu hori sendotzeko beharrari aurre egiteko.

2011n, 55.700 langiletik gora (horietatik 38.475 lan-bazkideak) zituzten 825 Kooperatiben ordezkaria zen Konfekoop.

Konfekoopek helburu ezberdinak ditu: Euskadiko Kooperatibak sustatu eta instituzioen aurrean ordezkatu; zuzenean edo federazioen bitartez egindako ekintza egokien bidez, kooperatiben arloko prestakuntza eta sustapena bultzatu; Kooperatibentzat egokiak diren entitateak, instituzioak edo jarduerak bultzatu; bazkideentzako zerbitzu komunak antolatu; elkar-lankidetza harremanak sustatu; Kooperatiben Mugimenduaren zabalpena indartu; Federazioen artean sortzen diren gatazketan bitartekaritza eta kontziliazio prozeduren bidez esku hartu; eta Kooperatibei eragiten dieten gaien inguruko txostenak, ebazpenak, irizpenak edo proposamenak egin.

Halere, Kooperatiben Mugimenduarentzat lagungarri gerta daitekeen bestelako edozein eginkizun betetzen ditu erakundeak. Besteen artean:

  1. Euskadiko Kooperatibak instituzioen aurrean ordezkatu eta Organo Publikoetan izan behar duten presentzia sustatu.
  2. Horrela aurreikusita daukaten entitate eta organismoetan ordezkariak izendatu, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluan izan ezik. Izendapen hau Euskadiko Kooperatiben Federazioek egingo dute zuzenean, legeak hala xedatzen baitu.
  3. Kooperatiben arloko prestakuntza eta sustapena bultzatu, zuzenean edo bazkide diren Federazioen bitartez martxan jarritako ekintza egokien bidez.
  4. Euskadiko Kooperatibentzat egokiak diren entitateak, instituzioak edo jarduerak bultzatu.
  5. Bazkideen interes komunak asetzeko zerbitzuak antolatu.
  6. Beharrezkoak diren bitarteko ekonomikoak erakarri eta Konfekoopen Artezkaritza Kontseiluak zehazten dituen irizpideen arabera banatu.
  7. Elkar-lankidetza bere modalitate guztietan, bai instituzionala zein enpresa-arlokoa, bultzatu.
  8. Kooperatiben mugimenduaren zabalpena sustatu, eta bereziki haren printzipioak, kooperatiben oinarrian dauden balioak praktikan jartzeko bide gisa.
  9. Bazkide diren Federazioen artean sortzen diren gatazketan bitartekaritza eta kontziliazio prozeduren bidez esku hartu.
  10. Euskadiko Kooperatiben eta haren bazkideen interesak hobeto defendatzen lagunduko duten ekintzak bultzatu.
  11. Kooperatibei eragiten dieten gaien inguruko txostenak, ebazpenak, irizpenak edo proposamenak egin.
  12. Egoki irizten dituen entitate eta organismoetan parte hartu.
  13. Legeek zein Batzarraren akordioek zehazten duten bestelako edozein eginkizun burutu.

Konfekoopen arduren artean gainera, kooperatiben eta haren erakundeen ordezkari gorena izatea dago.

Bestalde, erakundearen egiturari dagokionez, Konfekoop bi organo nagusitan dago banatuta; alde batetik, Artezkaritza Kontseilua eta bestetik, Batzar Nagusia. Azken hau Artezkaritza Kontseiluko kide berdinek osatzen dute, dagozkien boto kopuruen halako birekin.