Kontzeptua

Eguzki Amandrea

Artikulu honek eguzkiarekin lotura duten Euskal mitologia eta etnografiako hainbat albiste plazaratzen ditu, horien inplikazio kosmologiko eta funtzionalak aztertuz. Alegia, haietan ageri diren edo suma daitezkeen hainbat sinesteetan oinarrituta, kosmosa nola irudikatzen zuten ondorioztatzen du batetik, eta bestetik, gizakien eta eguzkiaren arteko harremanen hainbat ezaugarri adierazten ditu.