Pintoreak

Egaña Azurmendi, Xabin

Pintorea, eszenografoa eta diseinatzaile grafikoa, Oñatin (Gipuzkoa) jaio zen 1958an. 2006ko maiatzaren 19an hil zen.

Gasteizen eta Estibalizen bizi eta lan egin izan zuen urte askoan, Donostian, Bartzelonan, Bilbon, Alemanian, New Yorken eta Norvegian bizitu ondoren. Oso gazterik izan zen Jose Antonio Sistiagaren Donostiako akademia partikularrean. Ondoren, ikasketak egin zituen Bartzelonako Escuela Massana eskolan eta Arte Ederren espezialitatean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean 1986. urtean.

Era berean, grabaketako klaseak jaso zituen Don Herbert-en eskutik Donostian eta Lauren Allende-ren eskutik Gasteizen. 1998an argitaratutako Oinez liburuaren ilustrazioan aplikatu zituen ezagutza haiek. Liburua hiru urte aurretik naturarekin kontaktuan oinez egindako bidaietan bildutako iritzien laburpena da. 2002an beste liburu bat argitaratu zuen. Oraingoan Somport eta Finisterre artean egindako ibilbidearen esperientzia akuarelaz islatu zuen Diario de un peregrino izenburuko liburuan eta ilustrazioak pintorearen testu literarioez lagunduta zeuden. Ibilbidean zehar hainbat eszenografiatan eta musika eta antzerki taldeentzako diseinuetan ere hartu du parte. Irakaskuntzan aritu zen lau urtez.

Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketetako hainbat ediziotan hartu zuen parte eta 1988an bere lana saritua izan zen. Izaera desberdinetako taldeko hainbat erakusketatara joan zen, horien artean: "Bellos Grupos de Arte" Bilbon eta Donostian, 1987an; "ABC No Rio" New Yorken, 1992an eta "Arte y Viaje" Donostiako Koldo Mitxelenan, 1998an.

1999ko urrian, Gasteizko Udalak Montehermoso Kulturunean antolatutako Arte Garaikideko Urteroko Arte Plastikorako hautatua izan zen. Urte hartako abenduan, Arabako Foru Aldundiaren VII. Urteroko Amarican hartu zuen parte, Amarica aretoan, izaera materikoko hiru mihise abstraktu handirekin. Orain, Arabako hiriburuan egindako bakarkako erakusketak nagusitzen dira: nagusiki Hedegile kaleko Zuloa Gunean eta Renfeko geltokiaren plazako Arte Activo 2000 galerian.

Olio-pintura, arrautza-tenpera eta collagearen moduko teknika desberdinekin egindako lan-prozesuarekin lotuta, Xabin Egañak materialen ehundurazko balio eta balio latzekiko gero eta kezka handiagoa jasotzen du koadroetan. Esperientzia plastikoak adierazitakoa betetzen du eta pintatzeko jarduera bera keinuzko trazuarekin azpimarratzen du. Naturan inspiratzen den arren, izaera figutaribozko erreferentzia oro baztertzen du, sentsazioak soilik transmititzeko. Hortaz, forma organiko eta zehaztugabeez gozatzen du, mihiseen gainazalean hausturekin eta ebakiekin jolastuz. Horrez gain, pigmentuen tratamenduarekiko interes ia alkimistak patina distiratsua ematen die obrei eta horrek asko laguntzen du piezen plastikotasuna are gehiago nabarmentzen.

  • DIEZ, Jose Maria. "El pintor Xabin Egaña indaga en el misterio de la Naturaleza". El Mundo (Vivir Álava), Urtarrilak 19, 2001.
  • EGAÑA, Xabin. Catálogo VII Anual Amárica, Arabako Foru Aldundia, Gasteiz, 1999ko abenduak 21-2000ko urtarrilak 20.