Biologoak

Echeandia Jimenez, Pedro Gregorio de

  • Herbarioa: Gordetzen den Aragoiko herbario zaharrena da eta Espainiako lehenengotakoa. 215 landare barneratzen dira eta Aragoiko Adiskideen Errege Elkarte Ekonomikoan (Zaragoza) gordetzen da, hartako egilearen dohaintzari esker. 24 zerrenda egon beharko lirateke gordetako 24 ordenei dagozkienak, baina 20 baino ez dira iritsi gure garaietara. Landareak izen zientifiko eta arruntarekin gordetzen dira eta, sarritan, bestelako datu batzuk ere adierazten dira, esate baterako, hedapenari eta erabilerari buruzkoak. Gainera etiketen zenbaki ugari agertzen dira, herbarioaren ikerketak izan dituen fase ugarien isla direnak. Badirudi herbarioa helburu didaktiko argi batekin osatu zela eta ziurrenera Echeandiak botanikari buruzko bere ikastaro praktikoko erakusketak egiteko erabiliko zuen (hil osteko edizioa, M., Añozeko inprenta, 1861). Taxonomia-multzo ezberdinak antolatzerakoan Linneoren sistema jarraitzen da zintzo, botanikari buruzko ikastaroko testuarekin komunztadura bikainean; dena den, etiketa batzuetan multzo horiek Jussieuren sistema naturalaren araberakoak direla ikus daiteke. Orobat, etiketak arreta handiz eginikoak direla ikus daiteke eta horrek herbarioaren helburu didaktikoa berresten du. Bere edizio kritikoa orain osatze-prozesuan da.
  • Función Pública de abertura de las Cátedras de Botánica y Química que celebró la Real Sociedad Aragonesa (Miedes, Zaragoza, 1797)
  • Memoria sobre el Maní de los americanos, Cacahuete de los españoles y Arachis hypogoea de Linneo (Inprenta: Miedes, Zaragoza, 1800)
  • Flora Caesaraugustana y Curso práctico de Botánica, obra póstuma de D. Pedro Gregorio Echeandía, precedida de un discurso leído por D. Manuel Pardo Bartolini (inprenta: Añoz, Madril, 1861).
  • Ensayo sobre la recolección de la patata. (1798).