Instrumentugilea

Crespo Cestafe, Jose Manuel

1963an Donostian jaiotako konpositore eta akordeoilaria.

Donostiako kontserbatorioan hasi zituen musika-ikasketak, eta Mikel Bikondoa, Francisco Escudero, José Luis Marco, Jesús María Alberdi, Tomás Aragüés eta Gotzon Aulestia izan zituen maisu. Konposizio ikasketak amaitu ondoren -Ohorezko Saria jaso zuen-, Sintesi Elektroakustikoko hainbat ikastarorekin osatu zuen bere prestakuntza.

  • [s.n.] (1994). Jose Manuel Crespo Cestafe. Musikasten: Errenteriako XXII. Musika Astea (22. zk., orr. 24-25). Errenteria: Andra Mari abesbatza.