Instrumentugilea

Vicondoa Elicegui, Mikel

Soinujole gipuzkoarra, 1942ko irailaren 13an Donostian jaioa.

Akordeoi orkestraren sortzaile eta zuzendaria eta instrumentu honetako katedraduna Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Jose Aduriz (solfeoa, harmonia eta akordeoia), Garcia de la Puido (pianoa) eta Francisco Escudero (konposizioa) irakasleekin egin zituen ikasketak. 1962an, 1963an eta 1964an Akordeoiaren Sari Nazionala irabazi zuen, eta 1966an Diziplinaren Munduko Saria irabazi zuen. Halaber, Europako Akordeoi Irakaslerik Onena izendatu zuten 1967an (Tilburg, Herbehereak), 1968an (Le Touquet, Frantzia), 1969an (Rimini, Italia) eta 1970ean (Bonn, Alemania). 1970ean Donostiako Kontserbatorioko akordeoi-orkestra sortu zuen, eta ordutik zuzentzen du. Arrakasta handia lortu du harekin, esaterako, 1984ko Munduko Kopa, Erresuma Batuko Folkestone herrian egindakoa. Musikagile bezala zor zaizkion piezen artean, Ruriko, El pajarillo burlador, La prince- sita easonense, Donosti da Donoki, Mi sueño sandio edo Rapsodia eslava nabarmentzen dira. Era berean, hainbat autoreren lanak transkribatu ditu akordeoirako. Hala nola, Guridi, Larregla, Zabala, Bach, Beethoven, Milhaud, Rodrigo, Moreno Torroba, Haydn, Elgar, Cimarosa, Telemann, Glazunov, Albinoni, Vivaldi edo Haendel.