1907ko Bilboko gizartea, Caja de Ahorros y Monte de Piedad Municipal de Bilbao bere mesederako sortu zuena, erabat desberdina zen 1989koarekin alderatuta. Urte horretan, Batzar Berezi batek Caja de Ahorros Vizcaínarekin bat egitea, bat-egite itunak, estatutuak, entitatearen izen berria, jarraitu behar zuen jarduketa lerroa, ondoriozko kutxaren egitura eta zuzendaritza onartu zituen. Prozesu hori 1990eko otsailaren 16an hasi zen. Bi erakundeek Bilbao Bizkaia Kutxa izeneko bakarra osatu zuten, eta, hala, XX. mendearen zati handi batean eginiko ibilbidea amaitu zen, eta garai berri batean planteatutako erronkei aurre egiteko gai izango zen erakundea prestatuz. Ikus BILBAO BIZKAIA KUTXA.