Elkarteak

Bidasoa-Txingudi Partzuergoa

Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoaren dinamikan Irun eta Hondarribia udalerriak barneratzen dira Espainiako Estatuari dagokionez, eta Hendaiako udalerria Frantziako udalerriari dagokionez.

Partzuergo hori erabat egokitzen da Eskualdeko Politika Komunitarioaren mugaz gaindiko norabidearekin. Txingudiko Badiako hiru Udalek partekatzen duten arazoaren ondorioz sortu zen laurogeita hamarreko hamarkadaren hastapenean, izan ere, Europako Agiri Bakunak aurreikusitako mugak kentzearen ondorioz, merkatal jardueran eta aduanei esker aktibatutako negozioan nahiz zonaldeko enplegu-tasan nabarituko ziren eraginen beldur ziren.

1990eko apirilean, hiru udalerriek Behe Bidasoako eskualdeko baterako deklarazio bat sinatu zuten, Europako Merkatu Bakarrari buruzkoa. Irun-Hendaia aduana desagertzean epe laburrera ondorio ekonomiko kaskarrak izango zirela aurreikusten zen. Hori dela eta, hiru udalerrietan baterako ekimenak abiatu ziren turismo arloan, garraio arloan eta jardueren berregituraketari dagokionez.

Lankidetza hori Partzuergo bilakatu zen 1995eko Baionako Tratatuaren ondotik. Formula berri hori, botere administratiboen eta eragile publiko eta pribatu ugarien arteko maila anitzeko lankidetzara bideratu zen. Dena den, Partzuergoaren eskumenak Udal mailakoak dira, horrenbestez, Estatuen toki araubideari dagokionez mugatuak dira. Horregatik, ez da erreminta egokia Atlantikoa Europako Paris-Madril-Algeciras bizkarrezur nagusian txertatzeak eragiten dituen arazo handiak ebazteko; horrez gain, bi sistema politiko, ekonomiko eta komunikaziozkoen arteko lotura bere lurraldearen barnean gauzatzen dela kontuan izan behar da eta, egoera horretatik eratortzen diren barne-garapenerako arazoei aurre egiteko ere ez du gaitasunik.

  • AHEDO, I., ETXEBARRIA N., LETAMENDIA, F. (2004): Redes Transfronterizas Intervascas, EHUko Argitalpen Zerbitzuak, Leioa
  • CASTRO, J. L., UGALDE, A. (2007): Anuario sobre la Acción exterior de Euskadi, 2006, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, HAEE, Oñati