Zinekoak

Bai, nahi dut

Igeldo Komunikazioak eta Alta Filmsek 1999an ekoiztutako luzemetraia. Angel Amigo, Igeldo ekoizlearen arduraduna, film honekin bere Maite (1994) euskal-kubatar komediarekin lortutako arrakastaren ondoren izandako ildoari jarraitzen saiatu zen.

Ekoizpen biak lotzen dituzten harremanak meharrak dira. Amigok, berriz ere luzemetraiaren zuzendaritza Carlos Zabala eta Enero Olasagastiri, Maité filmeko zuzendariei, eman zieten. Gidoian, zuzendariak eurak izateaz gain, Tomas Gutierrez Alearen Fresa y chocolate (1993) filmean egin zuen lanagatik ospea lortu zuen Maitéren gidoian jada lankide izandako Senel Paz kubatarrak parte hartu zuen. Gainerakoan, euskal-kubatar ekoizpen ospetsuan arinago lan egin zuten Jose Ramon Soroiz, Mikel Garmendia edo baita Ildefonso Tamayo kubatarra bezalako aktore batzuk enredo-komedia irregular baina dibertigarri honetan oraingoan ere Zabala eta Olasagastirekin berriz elkartzen dira.

Bai, nahi dut filmean, Jon (Joseba Apaolaza), banketxe-langilea, Don Jaime banketxeko zuzendaria eta bere nagusiaren (Juan Luís Galiardo) alaba (Veronica Moral) Cristinarekin ezkonduko da. Eztei-bezperan Jonek kasualitatez "Mugagabeko Medikuak"entzako Afrikan lan-egotaldia burutuz itzuli-berria den Carmenekin (Marta Belaustegi) topo egiten du. Eztei-egunean, Carmenekin izandako berraurkitzeagatik hunkituta, abadeak errituzko itauna egitean "bai, nahi dut" esan beharrean ezetz dio. Une horretatik aurrera hasten da Jonen drama. Cristinarekin, alferrik, desenkusatzen ahalegindu baina honek ez dagio jaramonik. Lanetik bota eta banku-kontuak blokeatu egiten dizkiote eta, hori guztia gutxi balitz, banketxeko diru-zorroen ostuketan bere burua nahasita ikuste du. Komedia honetan, desbideratutako amodioak, erailketa-saioak, sexu-dosiak, handinahitasun asko, xantaiak eta "ea" lapurreta biribila nahasten dira.

Filmaren arazo bat, komedia polizia-korapiloarekin bat egitera iritsi ez egitea da. Baina gidoiak guztiz dibertigarriak diren aurkipen komikoak ditu eta aktoreek euren zeregina ezin hobeto dagite. Maité-n Ildefonso Tamayo eta Mikel Garmendiaren arteko topaketek ekoizpen hori bere barre-algara bideetatik bazeramaten, oraingoan zeregin hori Jose Ramón Soroiz eta berriz ere Mikel Garmendiak, polizia ezgai bik, luzemetraia guztian euren izaera bateraezinengatik etengabe talka egiteak eraginda ikuslearengan barrea sortaraziz, dagite. Estreinaldi komertzialean filmak ez zuen Maitéren arrakastarik izan, arrera zuhurra izanez. Edozein kasutan Carlos Zabalak eta Enero Olasagastik, Bai, nahi dut ari esker Euskal Zinearen "El Mundo" VIII Sarietan (2000) Zuzendaritzarik Hoberenari Saria lortu zuten.

  • Amigo, Ángel: Veinte años y un día, San Sebastián, Igeldo Komunikazioa-Communication, 2001, 221 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 2, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 311 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 3, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 276 or.