Sortzaileak

Azkue Aberasturi, Resurreccion Maria

Jarraian Azkuen lau lan nagusiak aipatuko ditugu.

Zalantzarik gabe lan horrek eman dio ospe gehien eta lan horri esker erdietsi du Azkuek euskararen laborari guztien aitorpena. Hizkuntza horrek ez zuen benetako hiztegirik; izan ere, Larramendik XVIII. mendean egindako hiztegia benetako hitzen eta hitz irudikatuen nahasketa bat zen, ondorioz, irakurleak ez zuen ziurtasunik hura baliatzerakoan. Larramendiren ostean argitaratu ziren hiztegiek ez zuten hura gainditzen asmatu. Azkuek "a fundamentis" hasita lan berri bat egiteko beharra ikusi zuen eta gauzatu egin zuen. Herritarrei egindako kontsulta zuzena izan da bere liburuaren oinarria. Zaharren egoitzetan bilatu zituen horretarako lagun aproposak, herrialde guztian zehar egindako bidaietan harrapatutakoez gain. Horrekin batera, euskal literaturako liburu nagusiak hustu zituen. Modu horretan, Azkueren hiztegiak testigantza oso aberatsa barneratzen du. Jakina, gizakiaren lan orotan bezalaxe, hiztegi horretan nolabaiteko gabezia batzuk ere antzeman daitezke. Erdarakadak saihesteko kezkak eraginda, hizkuntzan erabat errotutako hitzak bazter utzi zituen (bere buruari ere edozein neologismorako bidea itxi zion); erabiltzen zuen datu edo dokumentuari ez zion beti interpretazio zuzena ematen, etab.

1912an Euskal Herriko lau Foru Aldundiek euskal kantu herrikoien lehiaketa bat iragarri zuten. Azkuek aurkeztutako lanak eskuratu zuen lehen saria, eta, gerora, errepertorio paregabe honetan argitaratu zen. Bilduma horrek balio zenbaezina du Euskal Herriko poesia eta musika herrikoia ezagutzeko. Azkueren eskuetara iritsi aurretik ez ziren hain ezagunak, artean ez baitzegoen tamaina hartako bilduma luzerik.

Euskal hizkien eta euskararen kategoria gramatikalen tratatua da. Pilatutako dokumentazioen kopia kopuruak ematen dio dirdira lanari.

Bilduma horretan folklorea, tradizioak, ipuinak, atsotitzak, esamoldeak edota ohiturak pilatzen dira, besteak beste. Azkuek lan eskerga egin zuen datuak pilatzen. Bere lanetan euskararen inbentarioa utzi digu eta baita belaunaldi zaharreko euskaldunen tradizio mundua ere.