Kontzeptua

Gipuzkoako Foru Aldundia: Hezkuntza-Politika

1878ko Kontzertu Ekonomikoak indarrean zeudenez, hezkuntzaren arloan berezko baliabide ekonomikoak izatean, Euskal Herriko Foru Aldundiek probintzia bakoitzaren interesetara eta gizartearen beharrizanetara egokitutako hezkuntza-politika garatu ahal izan zuten. Horrez gain, baterako ekintza jakin batzuk burutu zituzten irakasleei ordaintzeko funtsen zentralizazioari aurre egiteko eta autonomiazko eskariak egiteko Estatuaren aurrean. Ildo horretatik, Foru Aldundietako hezkuntza-politikak aztertzeko lau alderdi ezberdindu daitezke:

  1. Estatuaren hezkuntza-politikaren aurreko planteamendua
  2. Berezko hezkuntza-proiektuak, neurri batean probintzia mailako autonomia izanik, probintzia eta udaletako funtsekin sostengatua
  3. Foru Aldundiaz aparteko proiektuetarako diru-laguntzen politika (udal proiektuak, erakunde pribatuak, euskararen irakaskuntzarako diru-laguntzak)
  4. Estatuko legediz ezarritako betebehar ekonomikoak (bigarren hezkuntzako institutuak, eskola arruntak, etab.).