Musikariak

Armero Etxeberria, Pedro

Irunen sortua, ez da ezagutzen jaio zeneko data zehatzik. Rufino Echaide Irungo Junkaleko Andre Mariaren eliza parrokialeko organo-jolea 1874ko abenduaren 16an dimititu ostean, Irungo udalak Pedro Armero izendatu zuen behin-behinekoz, parrokia-eliza horretako organistiarako egin beharreko oposizio-deialdia egin arte, 1875eko maiatzean burutu zena. Aste bete geroago, udalak jakinarazi zion Armerori Junkaleko Andre Mariaren kapera musikala zuzentzeko baliatu beharreko arautegia, non aipatzen baitzen organo-joleak jaso beharreko soldata (3.500 erreal urtean). Azkenik, Armerori galde egin zitzaion aipatutako arautegian ezarritako baldintzak onartzen ote zituen eta organo-joleak baietz erantzun zuen 1874ko abenduaren 30ean.