Aiztondo Abesbatzak, 2005ean, 10 urte bete zituen eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu zituen, besteak beste:
- Azaroaren 19an, EASO Abesbatzaren emanaldia.
- Azaroaren 26an, ospakizuneko emanaldia, Aiztondo Abesbatza eta Euskal Kamerata taldea (sokazko orkesta txikia).
Emanaldi horretan, orain arte Abesbatzak izan dituen zuzendari guztiek hartu zuten parte (Mañel Serra, Andoni Arzallus, Joxemi Martis, Eñaut Frantsesena eta gaur egun zuzendari dugun Igor Arroyo).
- Argitalpen txiki bat, 10 urteotako argazkiak biltzen zituena, herrian banatu zuten, etxez etxe, postontzietan.
2014an, dagoeneko 2015ean ospatuko duten XX. urteurrena antolatzen jarrai behar dute.
Astigarragan egingo dituzten ospakizunetaz gain, 2015erako, Lurraldea oraindik zehaztu gabe badago ere, atzerrira bidaia egin nahi dute.
