Abesbatzak

Aiztondo abesbatza

Aiztondo Abesbatzak hainbat emanaldi eskaini ditu, herrian nahiz kanpoan. Honako hauek dira urteroko emanaldiak:

  1. Santa Zeziliako emanaldia (azaroa amaieran).
  2. Santa Ageda bezperan kopla kantatzea.
  3. Udaberriko emanaldia (apirila-maiatzean, beste abesbatza batekin batera).
  4. Aiton-amonen omenaldiko saioa (maiatzaren hasieran).
  5. Jaien atariko emanaldia, ekaina-uztailean (Astigarragako txistulari, dantzari, Musika Eskola eta beste eragile desberdinekin).

Horiez gain, herriko hainbat ekimen eta omenalditan hartu du parte: Txomin San Sebastianen omenaldia (2001), eliza berritu ondoko ekitaldia (2001), Txotx Berri festa (2000 eta 2001ean), Korrika (bi urtetik behin), Bai euskarari (2001), Astigarraga Donostiatik desanexionatu zeneko 25. urteurrena (2012) eta abar.

Halaber, Astigarragatik kanpora ere egin ditu emanaldiak Aiztondo Abesbatzak: Lovaine (1996), Bretainia (1997), Errenteriako Erresidentziako Gabonetako emanaldia (1996-2001), Ereñozu (2001), Mutriku (2001), Pasai Trintxerpe (2003), Oiartzun (2003), Gabon kanten lehiaketa (Errenteria, 2003 eta 2004), Fitero (2004), Mendibil (2004 eta 2005), Txootx ikuskizuna (2005, Errenteria, Hernani, Zeanuri; ikuskizun hori Jose Inazio Ansorenak prestatua zen; Errenteriako Ereintza taldeko txistulari eta dantzariek, Euskitze eta Angel Mari Peñagaritano bertsolariek eta Aiztondo Abesbatzak hartzen zuten bertan parte), Topara (2006, Lasarte-Oria udal bihurtu zenaren 25. urteurrenean), Baldorba (2006 eta gerora ia urtero), Gabon kanten lehiaketa (2006, Errenteria), Orio (2006), Ziordia (2007), Lasarte (2008), Gernika (2008), Girona, Llinars del Valles (2008), Alegia (2008), Donapaleu (2009), Hernani (2009), Vivaldiren "Gloria" obraren emanaldia (2011, Donostia, Orio eta Astigarragan), Elantxobe (2013), Stockholmo (2013), Baldorba (2013), Orio (2013), Hernani (2014), Baldorba (2014)...