Kontzeptua

Ahozko kontakizunen azterketa

Artikulu honetan erakusten da ahozko kontakizunak, eta bereziki mitoak eta ipuin harrigarriak zein egoeratan aurki daitezkeen idatziz edo grabagailuz erregistratuta geratzen diren unean. Mito eta ipuinen azterketa egin nahi lukeenari adierazten zaio zein diren kontakizunok bidali ditzaketen seinaleak, seinale horiek nola ezagutu eta nola bereizi eta sumatu elementu garrantzitsuak eduki ditzaketenak. Ahozko kontakizunen azterbide hau edozein ikerketaren lehen urratsa da, berak erakusten duelako zein kontakizunak merezi duten benetan ikertzea eta ikerketa hori nondik nora bideratu behar den.