Enpresariak

Aguirre Gonzalo, José María (1977ko bertsioa)

Euskal enpresarioa, Donostian jaioa 1897an eta Madrilen zendua 1988an. Bideetako  ingeniaritzan doktorea eta Madrileko Bide, Ubide eta Portuetako Goi-mailako Eskola Teknikoko irakaslea Eraikuntza gaiak eta Enpresa Antolakuntzan. 1927ean Agroman eraikuntza enpresa sortu zuen bere lagun San Romanekin batera. Bigarren Errepublikarekin arazoak izan zituen eta kartzelan ere egon zen. Bere enpresa jarduerak berriro hasi zituen hainbat elkarte sustatuz: “Siemen Española”, “Empresa Nacional Hidroélectrica Ribagorzana”, “Acerinox”, “Nestlé” eta abar. “Banco Español de Creditoko” zuzendaria izan zen 1970tik 1983ra arte, lehenago bertako Aholkulari eta Presidenteordea izana zen. Hirurogeiko hamarkadan eta hirurogeita hamargarrenaren hasieran Garapen Planetako herri-lanetako txosten-egileen buru izan zen.