Enpresariak

Aguirre Gonzalo, José María

Euskal enpresaria, Donostian 1897an jaio eta Madrilen 1988an hila. Errepide-Ingeniari Doktorea eta Madrilgo Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko Enpresen Antolaketa eta Eraikuntzarako materialen irakaslea. 1927an Agroman enpresa eraikitzailea sortzen du bere San Roman lagunarekin. Bigarren Errepublikarekin arazoak izan zituen, espetxeratua izan zela. Bere enpresa jarduerak sozietate batzuk sustatuz berrabiarazi zituen: Siemen Española, Empresa Nacional Hidroeléctrica Ribagorzana, Acerinox, Nestlé, etc. 1970etik 1983ra Banco Español de Créditoko Zuzendaria izan zen, arinago finantza entitate berean Kontseilari eta Lehendariorde karguetan jardunaz. Hirurogeiko hamarkadaren eta hirurogeita hamargarreneko hamarkadaren hasieran espainiar Garapen Plangintzako herri lanetarako ponentziaren lehendakaria izan zen.