Nesken jolas honetan taldeko bik eskua hartu eta arkua eratzen zuten hau kantatuz: "Zubirizubiri, ninguri-ninguri, nungo alkate zerade, probintziako errege baten seme-alabak gerade. Hurrenhurrena zubi honetan pasatzen dena hemen geldituko dela, hemen geldituko dela". Neskak makurtuta pasatzen ziren arkupetik eta azkena zutitu egiten zen gurutzatutako besoen artean saltoka; arkua hausten bazuen, gorputzean kolpetxoak emanez agurtzen zuten, eta ondoren, neska guztiak "papiolauketan", neska-mutilen gordeketan jolastera joaten ziren. (Tolosa)
