Léxico

zauri

Herri-medikuntzaren arabera, zauriak sendatzeko zartaginean olioa jarri, epeldu eta gero bertara pasmo-belar, plantila-belar, txindorri-belar eta berbena-belar sortatxo bat bota behar da, txiki-txiki egin ondoren. Ondoren baratxuri-ale bat eta xaboi eta argizari puskatxo bana ere bota behar da. Zartagina su motelean jarri eta hogei bat minutuz eduki; gero irazki itxi batetik pasa eta ontzi batean ezarri. Erabili behar denean hatz muturraz hartu, ebakiaren gainean zabaldu eta gasa batez estali eta lotu egunean behin.

Barraskiloak bildu eta birrindu oskol eta guzti; ondoren zartagin batetik pasa olio pixka batekin eta mihise batean ezarri enplastua egiteko. Gauean jarri eta goizean kendu egiten da.

Zauriak sendatzeko, astigarrezko gurutzea zintzilikatzen zuten supazterreko laratzean. (Zaraitzu)