Léxico

txurra

Jolastokiak ongi bereizitako bi larrain izaten zituen, alboak ere ongi mugatuta zituela. Larrain bakoitzeko hiru mutil aritzen ziren. Jokalari bakoitzak eskuan ezpelezko makila erabiltzen zuen, muturrean bola zeukana, eta tresna horri ematen zitzaion "txurra" izena. Trapuz eta artilez egindako pilota erabiltzen zuten, hariz josia. Pilota eskuz jokatzekoa baino zerbait handiagoa izaten zen. Txanpona botata "leon-kastillo" egiten zuten larraina aukeratzeko eta jokoari hasiera nork eman jakiteko. Pilota lurrean utzita hasi beharrekoak, bota egiten zuen hura, bere larrainetik ateratzeko asmoarekin. Jokoa hogei tanto eta gehiagotara egiten zen. Talde bakoitzeko hiru jokalariak jokorako arrastoaren barruan elkarrengandik aparte jartzen ziren, zoruak agintzen zuenaren arabera. Talde bakoitzeko ezker-jokalaria izaten zen sakegilea, hau da, pilota beste aldera bota behar zuena. (Bidankoze)