Léxico

txiflo

Lizar edo intsusez egindako moko-flauta da. Aurrealdean bost edo sei zulo ditu eta atzealdean bat. Bi eskuekin hartu eta pita ezpainetan jarririk, bestelako moko flauta antzera jotzen da. Arabako Trebiño aldean erabiltzen ziren halako flautak.