Léxico

tulurte

turuta.

Hustutako makila edo kanabera-tutua izaten da. Mutur batean tenkatutako papertxo bat du eta horren ondoan tutua zulatuta dago haizea botatzeko. Jostailu gisa erabiltzen da. Ez da Euskal Herrian halako haurrentzako soinu-tresna edo jostailurik erabili ez den txokorik egongo. Toki gehienetan kanaberazkoak izaten dira. Jotzeko, mutur ondoan egindako zuloa ahoaren kontra jartzen da eta jotzaileak tururu... eginez, eman nahi duen doinua kantatu behar du. Ahoarekin ematen duen doinuaren hotsa, papertxoaren bibrazioz aldatu eta handiagotu egiten da.