Léxico

tripaki-zopa

Atalluko Inauterietan herriko gazteek tripaki-zopa edo mondeju-zopa afaltzen zuten. Errazkinen antzara jokoaren ondoren ematen zitzaien gazteei tripaki-zopa. Tripotxa beltz edo zuriak jaten ziren ahariki edo ardikiaren arabera.