Léxico

tarre

atarri.
petruela.
astalubal.
astalubel.

Albardatik irten eta aberearen hankak inguratzen dituen larru-zerrenda; barrualdean tarrearen makilak gelditzen dira, basta edo albardak eskatzen duen esfortzua jasateko behar adinako zurruntasuna larruari ematen diotenak. Tarreak beherantzakoan bakarrik balio izaten du, eta tamaina ertain eta handiko abereentzat. 120-140 zentimetroko luzera eta 12-32 zentimetroko zabalera izaten ditu. Astalubel, atarri eta ataarre izenak ere hartzen ditu.