Léxico

suge-hozka

Herri-medikuntzaren arabera, suge zein txakur amorratuaren hozka edo heldua sendatzeko mamukio-sustraiaren ura edan behar da. Gero tabako-orri bat edari bizitan beratu eta zaurian ezarri; almaitz batean plantain zati bat zanpatu eta ateratzen zaion uretik koilarakadatxo bat ematen zaio.