Colegios

San Jose ikastetxea. Zestoa

1950-1967

Anaiak Zestoara 40. hamarkadan heldu ziren. Garai hartan Zestoak hiru mila biztanle zituen, baina udan kopuru hura bikoizten zen, bost mila baino gehiago "aguistas" bainuetxera joaten zirenean eta, bainuetxeko zazpiehun plazak betetzen zituztenean. "Aguistas"-en presentzia gero eta handiagoa zen, eta etxebizitza partikularretan betetzen hasi ziren, herrian zeuden hamalau hotelek ezin zutelako hainbeste "aguista"ri ostatu eman. Zestoa herri txiki bat zen eta bere nukleo garrantzitsuena kasko historikoa zen, nahiz eta inguruetan auzo batzuk eduki. Sarrera iturri nagusiak turismoa, merkataritza eta industria txikia ziren.

Zestoako San Jose ikastetxea 1929an egin zuten, Anaiak bi hamarkada iritsi baino lehenago. Lehenengo garaian ospe ona izan zuen eta Maristas Anaiak kudeatu zuten. Ordea, Gerra Zibila ondoren, 1941eko maiatzean, lehenengo arazo ekonomikoak sortu ziren Udalarekin, zeinek bederatzi mila pezeta eskolari eman zizkion, baina eskolak hamahiru mila pezeta eskatu zuen. Egoera hau, San Jose ikastetxeko lehenengo garaiaren amaieraren hasiera izan zen. Hilabete batzuk pasatu ondoren, abuztuan hain zuzen ere, diru-laguntzaren kontuak berriro agertzen ziren eta herriko agintarien iritziz, eskaera desproportzionatua zen eta horren ondorioz Maristas Anaien garaia bukatutzat ematen zuten eta San Viator apaizekin harremanak hasi ziren. Azken kolaborazioa hau oso motza izan zen eta, gainera, Gerra Zibilaren ondorioak oso gogorrak izan ziren harreman haiek mantentzeko.

Anaia Viatorei lehenengo arazoak ekonomiaren arloan agertu zitzaizkien eta 1945/46 ikasturterako zentroa utzi behar izan zuten. Egoera honek Udalari pena eman zion, Anaiek ondo egiten zutelako beraien zeregina. Baina beste aldetik, herriko zerbitzu hezitzaileei dagokionez, Zestoan ez zegoen beste eskolarik, baina maisu eta andereño bat zegoela badakigu, Juan Jose Goyena jauna eta Dionisia Santamaría andrea.

Viatoristak joan zirenean izugarrizko ahaleginak egin zituzten beste kongregazioa erlijiosoak zentroa hartzeko, esate baterako, herriko Alkatea, Luis Suso jauna, herriko apaiz-parrokoaz lagunduta, Irunera joan ziren Anaia lasaliatarrekin elkarrizketa bat izateko lehenengo eta beranduago beste kongregazioekin.

Erantzuna, baikorra izan zen. Ez ziren akordio batetara iritsi eta herriko autoritateek Madrilgo Hezkuntzaren Ministerioarekin hitz egin zuten proposamena erakusteko eta eskola Magisteritza Nazionalaren eskutan jartzeko. Ordea, proposamen hau Ikuskatzailearengana iritsi zen, Oloriz andrearengana, ondo ezagutua bere lanarengatik. Gipuzkoako irakasleriarekiko arazketaren garaian, honek Esperanza Rodriguezi deitu zion. Azken hau irakasle nazionala zen eta "Acción Católica"ko kidea zen eta parroko batzuk beregana abiatu ziren, hezitzaile erlijiosoen alde eskutitz bat idatz zezala eskatuz.

Alkate eta parrokoaren lehenengo saioak bertan behera geratu ziren eta 1950ean Zestoara Kristau Eskolen Anaiak heldu ziren 1967ra arte han izateko, nahiz eta urte batzuk lehenago Anaien aurkako lehenengo erasoak hasi, eta egia esan, eraso haietan klero parrokiarrak eta Udalak gogoekin parte hartu zuten.

Beraien iristea baino lehen, 1949 azaroaren 24ean, Romualdo de Toledo jaunak, Lehenengo Hezkuntzako Zuzendari Nagusiak eta Udaleko Idazkariak, eskutitz bat Anaia Ikuskatzaileari, Carlos Bautistari, bidali zioten eskola bat irekitzeko. Proposamen horri Gasteizeko Gotzainak oniritzia eman zion, zeinek 1950eko uztailaren 26an, beste eskutitz bat idazten zuen beste proposamen batekin: Zarautzeko zentroko itxiera, zeren eta garai hartan une larriak pasatzen ari zen, eta aldi berean San Joseren hasiera. Hilabete bat beranduago bilera bat egin zuten eta akordio bat sinatu zuten La Salleko Anaiek eta San Joseren Patronatuko Batzordeak. Batzordeak egoera aprobetxatu zuen eta ohar bat Gurasoen Elkarteari bidali zion esateko Anaia Ikuskatzailearen proposamena, hau da, irakasleriarentzat diru-laguntza eskatzen zuen. 1949ko urriaren 1ean, Donostiako Gotzainak, Font y Andreuk, Zestoako Komunitatearen hasierari ematen zion eta egun berean, Udalak Anaia Ikuskatzaileari lortutako akordioak aipatu zion.

1949ko apirilaren 9an, Lehenengo Hezkuntza Patronatu Eskolarrak sortu zituzten eta eskola honek lege berri horri erantsi zen. Horrela, Patronatua sortu zuten eta honek Araudia egingo zuen. Bere aldetik, Udalak ere, bere kudeaketak egin zituen Ministerioaren aurrean eta eskolaren ezaugarriak azaldu zizkion: eskola graduatua egongo zen eta hiru sekzio izango zituen, eta eraikina udalaren zenez, honek altzariak eta material eskolarra jarriko zituen. 1949ko urtean zehar, Udalak kontaktuak izan zituen Ministerioko pertsona batzuekin, Romualdo de Toledo barne, eskola berriaren alderdi batzuk argitzeko. Esate baterako, eskola graduatutatik eskola unitariora pasatzeko asmoarekin. Horrelako harremanak mantentzen zituzten Alkatearen eta Madrilgo Ministerioaren artean, hurbiltasun ideologikoa zeukatelako.

Berrogeita hamargarren hamarkadan, biztanle zestoarren desioa argi zegoen: "denek bere irekitzea biziki nahi zuten, erlijiosoak ez zeudelako beraien seme-alabekin harremanak izateko", eta zorionez, 1950ean urriaren 2an, eskola inauguratu zuten eta bi egun beranduago Alkateak lehenengo bisita egin zien. Ikastetxeak lau Anai eta ehun eta hamar ikasle zituen eta "gogoak, lehiakortasuna eta arreta erakusten dituen irakasleriak eta ikasleen asistentzia ona, ikusten dira".

Hurrengo urtean zentroak oniritzia ofiziala jaso zuen eta Anaia Ikuskatzailearen lehenengo bisita ofiziala ere izan zuten Anaiek. Anaia Ikuskatzailea oso pozik zegoen eta Anaiak zoriondu zituzten parrokoarekin, Udalarekin eta populazioarekin harreman onak izategatik, eta datu hau baieztatzeko hurrengo urtean esan zuen: "eskola doako hau eredu bat da ,bere generoan parrokiarekin, Udalarekin eta populazioarekin harreman onak mantentzen dituelako".

Beste aldetik, 1951eko urtarrilaren 15ean estatutuak indarrean jarri zituzten, "Zestoako San Jose Ikastetxeko Elkartea" izenarekin. Estatutu honek probintziako Gobernadore Zibilak sinatu zuen eta otsailaren 3an Zuzendari Batzordea ezarri zuten. Estatutu haietan Elkartearen oinarriak finkatu ziren, hau da, herriaren desioa eskola mantentzeko eta horrela "Udalaren ardura eta konpromisoa desagertzen zen eskolaren gastuarekiko". Zentzu honetan, azken ardura Elkartekoarena izango zen eta ez Udalarena, zeinek oraindik kolaboratzen jarraituko zuen, lokala alokatzen eta diru-laguntza ematen.

Elkartearen helburuak estatutuetan agertzen dira eta haien artean hauek aukeratu ditugu:

  1. Haurren irakaskuntza babestu eta sustatu, gaztediaren heziketaren Pio XII. Entziklika jarraitzen.
  2. Haurrei "beraien bizitzetan bide onest bat izaten laguntzea.
  3. Hezkuntza aberkoia eta soziala zabaltzea, indarrean dagoen legearen arabera.
  4. Haurren hezkuntza fisikoa bultzatzea eta sustatzea, beraien eta Aberriaren onurako.
  5. Eta beste batzuk Anaien irakaskuntzari lotuak.

Udalaren eta eskolaren arteko harremanak ez zituzten beti hasierako harreman onak mantendu, beste Kongregazio erlijiosoekin gertatu zen bezala, batez ere lehenengo garaian. Horrela, 1952an udalak eta eskolak mantentzen zuten harremanak oso onak ziren Alkateak zentroari lagundu ziolako, zeinek "bere hitz umilekin, oniritzia eman zion eskolari bere ibilbideagatik eta haurrek izaten ari ziren aldaketagatik". Alkateak ikusten zuen aldaketa, Anaia Ikuskatzaileak ere ikusten zuen, baina honek Anaia Zuzendariarengana jo zuenean, ikuspuntua puzten zuen "haurren aldaketa errealitate bat da, kontrolik gabe Anaiak iritsi baino lehen". Izan ere, eta nahiz eta Anaia Ikuskatzailearen iritzia berezia izan, egia esan, pozik zegoen Anaien jarrerarekin eta horrela zioen "eskolatxo atsegin hori, ireki berria, populazioaren oniritzia dauka Anaiek garatzen duten zeregina ederra, isildua eta tinkoa delako". Are eta gehiago, Anaia Ikuskatzaileak esan zuen: "harreman on hauek populazioarekin, Udalarekin, baina batez ere, parrokoarekin ez dira arruntak eta horren arrazoia Anaien obra hezitzailea da. Baina esaten dudan bezala hau salbuespen bat da, batez ere, Gipuzkoako kleroaren izaeragatik".

Baina harreman on hauek 1957an moztu ziren eta bakoitzak bere iritzia zuen, hau da, Gurasoen Zuzendari Batzordearentzat, Udaleko parte hartzaileek ez zeukaten eskolar adineko semerik eta beraz, eskola ez zitzaien inporta; gainera, herrian, beste bi eskola nazionalak zeudela, Arrona eta Aizarna auzoetan, defendatzen zuten. Ordea, nahiz eta argudio hura defendatzeko ona izan, zinegotzi batzuek beste argudio bat aurkeztu zuten, alegia, "eskolako patioetan ahari borroka izan da eta horrek garbiketa, moralitatea eta osasungarritasunaren baldintzak ez dituzte betetzen". Baina ziur aski Elkartearen eta Udalaren arteko oztopoek beste osagarri batzuk zituzten, politiko eta ideologikoak eta hauek eskola eragiten zuten. Egoera hain kutsatu zegoen, non herrikoiak kalera atera ziren eta manifestazio bat egin zuten.

Udalaren erantzuna berehalako izan zen eta gatazkaren arrazoiak argitaratu zituzten: Elkarteko Batzordeak Gobernadoreari eskutitz bat bidali zion eta hura ez zitzaion batere gustatu Udalari, "aipatuak eta suminduak sentitu zirelako". Eskutitz hartan, lursaila batzuetatik ateratako diruarekin eta udalaren diru laguntzekin Orientazio Profesionalaren Zentro Pedagogiko bat sortu nahi zuten. Baina udalaren egonezina ez zen arrazoi horrengatik bakarrik, eskutitzean ere Elkartekoek esaten zuten "ulertezina da, baina azken urte hauetan eskolak ez du udaleko zinegotzien laguntza izan, zeinek lehentasuna eman diete beste jarduera batzuei, Zestoako herriaren aurka, eta zentzurik gabekoak".

Udaleko autoritateen haserrea izugarria izan zen eta beste herriko udaletxeei eskolari ea zenbat diru ematen zioten galdetu zieten. Erantzunak iritsi ziren eta hau zen errealitatea: Zarautzek hogei mila pezeta eta eraikina ez zen munizipala, Azpeitiko Maristek hemezortzi mila pezeta jasotzen zituzten, Legazpikoek hamabi edo hamalau mila pezeta eta eraikin hau ez zen munizipala ere, eta horrela jarraitu zuten herriz herri galdetzen batzordeko teoria faltsua desmuntatu arte, batez ere, Zestoako San Jose eskolak berrogeita mila pezeta jasotzen zituenean.

Beste aldetik Udalak beste argudio bat eman zuen, hau da, dirudienez, Elkarteak ez zituen akordio guztiak bete, esate baterako, Elkarteak industriatik, merkataritzatik eta partikularretatik diru-laguntza lortuko zuela sinatu zuen, baina gero ez zen hori gertatu. Ondorioz, Udalak Elkarteari difamazio haiek kentzeko eskatu zion, baina alferrik, Elkarteak ez zion kasurik egin eta Udalak diru-laguntzaren kontua bukatutzat eman zuen 1958ko ekainaren 28an. Ordea, ondorioak larriak izan ziren, Anaiei teilatua hondatu zitzaielako, Udalak konponketa ez zituen ordaindu eta "Anaiek uretan oinutsik zeuden eta sotanarik gabe jaso behar izan zuten ura". Gainera, Elkartekoek eskolaren lursailetan biltegi bat eramaten ari ziren eta haurren atsedenerako pentsatuta zegoen, baina hau ere kendu zieten eta diru-laguntzak desagertu ziren.

Hala ere, "zigorrak" ez ziren aurreko neurriekin bukatu. Udalak eskolaren eguna debekatu zuen eta ikasle ohiek bando bat argitaratu nahi izan zutenean, Udalak ere eskaerari uko egin zien. Mehatxuak egunero heltzen ziren eta egun batean mehatxu zehatz bat iritsi zitzaion Anaia Zuzendariari. Dirudienez txistulariek txaketak zeramatzaten eta Udalaren iritziz txaketa haiek eduki politikoak zituzten, beraz, kendu behar zituzten, nahiz eta txaketa haiek eta beste batzuk Udaleko funtzionarioek erabiltzen zituztenak, ia-ia berdinak izan. Beste bi neurri zigortzaile hartu zituen Udalak: patioan lau argi jartzea pentsatuta zeukaten, baina horiek ere jarri gabe geratu ziren eta, azkena, eskolako dantzari taldea kontratua zegoen herriko jaietan parte hartzeko, ba hura ere bertan behera geratu zen. Ikusten dugun bezala, harremanek hartu zuten bidea gero eta konplexuagoak izan zen.

Azkenean Elkarteko Idazkariak eta Bokal batzuek Udalari barkamena eskatzea erabaki zuten. Aurretik parrokoak, zeinek Gobernadore Zibilari bidali zioten eskutitza sinatu zuen, egoera behin ikusita bere berezko neurriak hartu zituen eta udaleko autoritateei beste eskutitz bat barkamena eskatuz bidali zien. Baina arazoa ez zen konpontzen, aitzitik, okertzen ari zen 1958an populazioak jarrera sutsu bat hartu zuelako "herriak bat eginez eta kalera atera zen (iraultza bat ez zen izan diziplina miresgarria daukalako) azpijoko baten aurka, hau da, Elkartea aldatu nahi zuten eta, bide batez, Anaiak kanporatu". Egoera desatseginak 1959an jarraitzen zuen, baina "garai gogor baten ondoren, berotuta eta sustatuta herriko gaizkile-taldekoek", Anaiek beraien zereginarekin jarraitu zuten eta tentsio maila jaisten joan zen. Azkenean, 1958ko irailaren 30ean Udalak azken hilabeteotan jarrera mantentzen ari zen, eta Elkarteak eskutitza bidali zien ondoren barkamenak eskatuz. 1960an "bakea" behin betiko ezarri zuten eta harremanak Elizaren eta Udalaren autoritateekin normaltasuna berreskuratu zuten.

San Jose ikastetxeak zituen zailtasunak oso ondo islatzen dira Anaia Ikuskatzailearen txostenetan, baina zailtasun hauek ez ziren bakarrik arlo ekonomikoan, baizik eta arlo akademikoan ere bai. Ezin dugu ahaztu Zestoako industria txikia eta turismoaren garrantzia, baina herri honetan ere biztanle askok nekazaritzan eta abeltzaintzan lan egiten zuten. Honek eragin handia zeukan ikasleengan, hauetako asko klasera joaten ez zirelako eta baserrian geratzen ziren baserriko zereginak egiten, beraz, klasera asistentzia oso eskasa zen une zehatz batzuetan.

San Jose eskolak ezaugarri bat izan zuen: gau-eskola. Lehenengo unetik San Jose eskolan klase ematen zituzten gauez, eta klase haiek "baserritarrei eta herriko semeei" zuzenduta zeuden, baina 1960an hezitzailerekiko filosofia aldatu zuten. Gaueko klaseak jada ez ziren baserritarrentzat eta herriko semeentzat, gazteentzat baizik, hau da, herriko lantegi desberdinetan lan egiten zuten gazteek gauez eskolara joan zitezkeen. Ordea, 1963 urtea hasi zenean Anaia Ikuskatzaileak bisita bat egin zuen eta gau eskola desagertzea proposatu zuen. Hurrengo ikasturtean gau eskola desagertu zen ikasleak ez izateagatik. Izan ere, ikasten zituzten irakasgaiak hauek ziren: Marrazketa Industriala, Matematikak, Frantsesa, Irakurmena eta Idazmena eta Gaztelaniaz eta aipatu behar dugu zeintzuk ziren Marrazketa Industrialaren irakasleak: Egiguren enpresaren bi langile.

Lurraldeko ezaugarriek gazte ondo prestatuak eskatzen zituzten eta horrexegatik Anaiek azpimarratu zuten heziketa eredu hau. Hori dela eta, lehenengo urteetan Lehenengo Hezkuntza eman zuten, baina 1956tik beste sekzio bat, lanbide heziketari zuzendua, sortzea pentsatu zuten. Anaia Ikuskatzailea proposamen horretaz konturatu zenean bere lehenengo aholkuak eman zituen "gizakiak prestatu, kristauak prestatu (...) Marrazketa eta lehenengo ezaguera teknikoak ondo erakutsi herriak norabide zehatz bat hartzen ari delako eta, batez ere, ez ahaztu pedagogiko-katekistako prestakuntza praktikoa". Aldi berean tailer praktikoren bat bilatzea ere proposatu zuen Anaia Ikuskatzaileak. Une hartatik aurrera, Anaia honen aholkuak oso antzekoak izan ziren "Hastapen Profesionala eta Industriala irmotasunarekin zuzentzea", "Hastapen Industriala areagotu pixka bat praktikak egiteko tailerrean ordu eta erdi bat ezarriz", "ematen dugun irakaskuntza hastapen profesionalaren tailer bat antolatzeko".

1957an Jesus Aranburu jaunak, Zestoako herriko seme kuttunak, Lana eta Hezkuntzaren Ministerioei eskolaren zabalkuntza eskatu zien; eskola udalarena izango zen eta "Egurra", "Metala" eta "Elektrizitatea"-zen irakaskuntzak emango zituen. Ministerioen erantzuna zabalkuntzarako ezezkorra izan zen eta eskola profesionalari buruz alderdi batzuk aipatu zituen: diru asko beharrezkoa zela holako eskola bat sortzeko; berezko irakasleria eta tituluduna behar zutela eta, bukatzeko, materiala erosi behar zutela. Ministerioren erantzunak aldarrikapen egoera sortu zuen "Cestonak ezin du lo hartu herri gutxi direlako holako eskola daukatenak, herri osoaren lana da, eta datozen garaietara egokitu beharko gara". Are eta gehiago, "eta hau ez da Zestoak arazo bat, nazio osoarena baizik. Beharrezkoa da Estatu Europarrean sartzea". Ikusten dugunez, Anaien perspektiba izugarria zen, 1957an proposatzen zutenean hogeita hamar urte baino beranduago gertatu zena.