pitxar.
Edaria edukitzeko eta edontziak betetzeko erabiltzen den lurrezko, beirazko edo metalezko ontzia, kirtenduna, lepo mehartua eta aho luzatua dituena. Eduki neurri zaharra, bi litro baino zertxobait gehiago balio zuena.
Irañetan, San Joan goizean Arakil errekan bustitzen ez zirenentzat pitxer batean ura etxeratzen zen.
San Joan goizean "Zabale" izeneko iturrira joaten ziren Zornotza aldean eta lurrezko pitxer bat urez betetzen zen familiako guztiek hartatik edateko. (Zornotza).
