Akerra / txakurra.
- Gauean zakurra uluka hasten bada, inguruko norbait hil egingo omen da.
- Txakur batek usain txarreko zerbait egin nahi duenean, bere lana alferreko izan dadin, mutil bik elkarri helduko diote hatz txikiaz, eta batak bestearen izena errepikatuko du.
- Akerra dela-eta esaten dutenez, deabruaren irudikapena da eta hainbat tokitan agertu omen da. Halakoetan, berau uxatzeko behatzekin gurutzearen keinua egin behar da.
