Arquitectura

Palacio del Marqués de Huarte. Tudela

Ver versión en euskera.






Huarteko Markesaren jauregiak ondo jasotzen du Nafarroako Erriberako jauregietako XVIII. mendeko gustua.

Fatxada nagusiak Mercadal kalera ematen du eta sotoa eta hiru solairu dauzka. Beheko pisuan sarrera, erdi puntuko arkua daukana, eta alboetan hainbat bao, dinteldunak, agerian daude. Solairu nagusian, irekitzen diren baoak, dinteldunak izateaz gain, forja-egituren gainean ezarritako balkoiak dituzte. Goiko pisuan, agertzen diren hutsuneak, dinteldunak dira eta balkoi txikiak dituzte. Baoen antolamenduaz aparte, fatxada honetako dekorazioa da ezaugarri aipagarriena. Bigarren eta hirugarren pisuetan, baoen inguruetako hormak margolanaz apainduta daude eta dekorazio mota hau deigarria da, bai erabilitako teknikagatik, fresco izenekoa, bai irudikatutako eta garatutako irudiagatik, kariatideak, faunoak, girlandak eta kiribildurak direnak.

Herreria kalera ematen duen fatxada, berriz, soiltasun haundiagoz egina dago. Aurpegi nagusiak dituen bezala, soto eta hiru solairu ditu. Beheko pisuan sarrera nagusia dago eta alboetan leiho dinteldunak irekitzen dira. Solairu nagusian eta goiko pisuan agerian dauden hutsuneak, dinteldunak dira eta balkoiez hornituta daude. Fatxada hau xumea eta sinplea da, kasu honetan ez dago apaingarririk.

Barruko aldeari dagokionez, oinplanoa ez da konpaktua edo aglomeratua eta hainbat elementu azpimarratzekoak dira: patioa, eskailera eta haren estalkia. Barruko patioan bi eskailera, inperial edo gortesua motakoa, gurutzatzen dira, izugarrizko perspektibak eta sormen handiko multzo bat sortuz. Eskaileraren kaxaren oinplanoa karratua da, estalkiaren erdian ganga edo kupula eliptiko berritzaile bat agertzen da eta zintzilikariak ditu. Horretaz gain, zortzi ertz-gangek inguratzen dute erdiko kupula eliptikoa. Eskailera monumental eta eszenografiko hau Huarteko markesaren jauregiaren elementurik deigarriena da eta Erriberako hainbat eraikuntzetan ere errepikatzen zen. Izan ere, barroko estiloaren ezaugarri nagusiak pilatzen dira disenuan eta konposizioan, adibidez, hainbat perspektiba, lerroen dinamismoa, eskailearen altuera ezberdinak, argi jokuak eta apaingarri orokorrak. Antzoki ukitua nabarmenena da atal honetan eta fatxada xume eta bakunekin konparatuta alde haundia dago.

Barruko gunea etxarteraen inguruan antolatzen da. Jatorrian, solairu nagusian kokatzen ziren gelak eta gizarte-ordezkaritzarako guneak; bigarren solairuan logelak zeuden eta hirugarren pisuan zerbitzuen gelak eta guneak zeuden. Gaur egun, berrikuntza lanak egin ondoren barruko antolamendua erabat aldatuta dago.

Dirudienez, jauregia bi familientzat diseinatu zen, Diego Huarterentzat eta bere amarentzat, eta horrek adierazi lezake bi kale ezberdinetako bi sarrera nagusien presentzia eta, agian, bi eskailera inperialaren zergatia.

Huarte-Frias familia erresidentzia izateaz gain, zenbait garaietan pertsonaia ospetsuei ostatu eman die eraikuntza honek, beste batzuen artean Isabel II. erreginari, Alfonso XII. erregeari eta Espartero jeneralari. Hala ere, 1976 urtetik, udalerriaren eskutara pasa zen eta Epaitegiaren egoitza izan da. 1981 eta 1987 urteen artean, zaharberritzeko lanak burutu ziren eta hau egin ondoren, jauregia berriro ireki zen eta gaur egun, udal liburutegiaren eta udal artxiboaren egoitza da. Gaineratu, museo bat daukala non San Adrian markesen XVIII. mendeko berlina edo karroza gordetzen diren.

Huarteko markesen jauregia nabarmentzen da gorde diren Erriberako jauregien artean, hala ere, mota honetako eraikin asko altxatu ziren garai honetan. Hauetako batzuek eskailera monumentalak dituzte, adibidez, Berako Virtotarren jauregia, Corellan, La Oliva monasterioko eraikuntza, Oliban, eta Bobadilla jauregia, Villafrankan.

  • AZANZA LÓPEZ, José Javier. "El palacio y la casa señorial". El arte de Navarra. Renacimiento, Barroco y del Neoclasicismo al arte actual. Tomo II. Diario de Navarra: 1994.
  • ECHEVERRIA GOÑI, P.; FERNÁNDEZ GRACIA, R. "Arquitectura civil en Navarra durante el renacimiento". Ibaiak eta Haranak. Guía del patrimonio histórico-artístico y paisajístico. Etor. San Sebastián: 1991.
  • MARTINENA RUIZ, Juan José. Navarra. Castillos y Palacios. Pamplona: CAN, 1980.