Léxico

okarina

zeharkako flauta.

Erdia zilindrikoa eta beste erdia sasi-konikoa den buztinezko ontzi luzexka da. Haizea bideratzeko moko-flauta antzeko pita du. Arruntenek, tonu-aldaketarako zortzi, bederatzi edo hamar zulo izaten dituzte (horietako bat edo bi atzealdean). Bi eskuekin hartu eta pita ezpainetan jarririk haizea emanez, beste flauta bezala jotzen da. Gure inguruko beste lekuetan bezala, Euskal Herriko herri eta toki askotan erabili dira soinu-tresna hauek.