Léxico

negarti

Haur negartiak norbaitek begizkoa egin dielako izaten direla horrelakoak uste izan da; horregatik ermita eta toki jakin batzuetara eraman izan dira horretatik jaregiteko: Ubidea ondoko Santa Engraziara, Anoetako San Joanen ermitara, Lazkao eta Olaberriko San Joanera, Eaurta edo Muskildako Andre Mari Zuriarengana, Murelagako San Joan Degolladorara, Lekeition San Joan Talakora.