Haurra izan eta hurrengo hamabost inguruko jaiegunetan ama berria ikustera joaten dira adiskide emakumeak, txokolate, azukre, oilo edo antzeko opariren bat eramanez. Opari horiei ikuskei, ikus-sari, karapaio eta abar ere deitzen zaie. Opariak egiteko bisitari atso-lor, atso-lorreta, atso-besta, bateoa, andra-ikustea, emarkariak eta abar esaten zaio.
