Neska-joko honetan bi talde berdinetan banatzen ziren eta erdian marra egiten zen. Bi aldeetako neskak elkarri gerritik helduta jartzen ziren. Bi taldeburuek elkarri eskutik heltzen zioten. Seinalea egindakoan, talde bakoitzak bere aldera egiten zuen indarra, aurkakoak arrastotik pasarazi nahian eta hori lortzen zuen taldeak irabazten zuen. (Arribe)
