Léxico

lupu

Pozoia: "Lupuak jo dezala" esabidean gaitza, pozoia adierazten du, eta madarikazioetako bat da. ”Lipu” eta “lupe” ere deitzen den gaixotasun hori sendagaitza da herri-medikuntzarentzat, eta esan izan da hildako emakume alargun baten sudurrean gurutze bat eginez sendatu izan direla lupuak jotakoak.

Lupuak abelgorririk jo ez dezan azkonarraren larrua zabaldu behar da uztarriaren gainean.