Animalia honek garrantzi handia izan du euskal tradizioan, eta horregatik uste eta sineste ugari sortu ditu bere inguruan.
- Katua azpian hartu duenari urte horretan edo zazpi urtez ez dela ezkonduko esaten zaio.
- Katua aurpegia garbitzen ari bada, laster euria egingo duela esaten da ezkerrekoaz ari bada; eskuinaz ari bada jende arrotza edo albisteren bat etxera etorriko dela.
- Katuak iparraldera begiratzen badu, eguraldi ona iragartzen du; itsasaldera begiratzen badu, berriz, euria.
- Kanpotik ekarritako katuak ihes egin ez dezan egin beharrekoak: laratzaren inguruan hiru bira emanarazi, zakuan sartu eta bederatzi bira emanarazi.
- Etxean katar beltza jaiotzea zorionaren zantzua izaten da.
- Katua ez da diruz saltzen, oilanda-truke ematen da. 7. Katuak zazpi espiritu edo bizi eta hats gaiztoa ditu.
- Katuak lapurra eta bigote-luzea izan behar du ehiztaria izateko.
