Léxico

karraka

Euskal Herri osoan erabili den soinu-tresna. Karraka arruntek zurezko mihi bat izaten dute U luzearen forma duen zurezko euskarri baten barrualdean helduta. Irekita dagoen muturrean makila bat sarturik dauka alde batetik bestera. Kirtenerako, makila alde batetik luze uzten da eta barrualdean hortzak dituen ardatza jartzen zaio. Kirtena tinko harturik, karraka jiratu egiten da eta mihiak ardatza jotzen du hortz batetik bestera saltatzean hots handia aterata. Aste Santuan orduak jotzeko, elizkizunetara deitzeko eta eguberrietako zenbait ekintzaren abisua pasatzeko erabili da gehienbat. Karrakak izan du beste zeregina ere: abereak soroetatik mendian gora bidaltzeko, eltzagor gisa erabiltzen da toki askotan, bere zaratarekin animaliak ikaratuz.